Katalanez egindako pelikula batek, Pa negre, Oscar sari bat lortzeko lehiaketan parte hartuko du. Lehen aldia da. Eta pozten naiz hizkuntz txikientzako aukera bat delako. Gai honekin lotuta, gogoratzen dut pasaden astean pasadizo bat irratian entzun nuela. Nik ez nekien, ordea, nire amak gogoratzen du. 1968an Eurovision jaialdira joateko Joan Manuel Serrat aukeratu zuten, “Lalala” abestiarekin. Serratek eskatzen zuen katalanez abestea, bere hizkuntzan. Serraten helburua izan zen Europako arreta lortzea diktadura-aldian katalaneko egoera marjinalari buruz. Francori ez zitzaion gustatu. Est...


Moscuko alkate Juri Lushkovek homosexualak jaialdiaz gozatzera gonbidatzen ditu «kalean, plazetan edota agerraldietan ez den bitartean» Ianire Beriain, Oihane Beñaran, Paulo Elkoro / Eskoriatza 2008ko gay harrotasunaren eguna, Moscun. / javno.com Libertad Sexual web orrian dioenez, manifestazio homosexualak debekatu ditu Juri Lushkovek, hiriburu errusiarreko alkateak, maiatzak 16an egingo den Eurovisión lehiaketak irauten duen bitartean. Haren ustez, gizarte errusiarrak «ez du homosexualitatea onartzen». Lushkoven adierazpen honek harridura handia sortu du, lehiaketaren historia osoan ez b...