Homosexualen aldeko manifestazioak egitea debekatu da Eurovisión lehiaketan
Moscuko alkate Juri Lushkovek homosexualak jaialdiaz gozatzera gonbidatzen ditu «kalean, plazetan edota agerraldietan ez den bitartean»
Ianire Beriain, Oihane Beñaran, Paulo Elkoro / Eskoriatza
2008ko gay harrotasunaren eguna, Moscun. / javno.com
Libertad Sexual web orrian dioenez, manifestazio homosexualak debekatu ditu Juri Lushkovek, hiriburu errusiarreko alkateak, maiatzak 16an egingo den Eurovisión lehiaketak irauten duen bitartean. Haren ustez, gizarte errusiarrak «ez du homosexualitatea onartzen».
Lushkoven adierazpen honek harridura handia sortu du, lehiaketaren historia osoan ez baita homofobia izpirik egon. Lushkovek 1993ko lege batek gay eta lesbianak isuntzea debekatuta dagoela onartu badu ere, Pink News webguneak azken aldian Errusian segurtasun indarrek homosexualen aldeko hainbat manifestazio indargabetu dituztela aurpegiratu dio. Honi guztiari erantzun nahian, Errusiako agerraldi homosexualen antolatzaileek gay harrotasunaren eguna maiatzak 16an ospatuko dela esan dute, Eurovisión ospatzen den egun berean.
Homosexualen parte-hartzea
Badira hainbat hamarkada Eurovisión lehiaketa kontinente osoko homosexual eta lesbianek gogor bultzatzen dutela. Are gehiago, jaialdi honetan arrakastarekin parte hartu duten asko gay, lesbiana edo transexual aitortuak ziren lehendik. Honen adibide, Israelgo Dana abeslaria da, 1998. urteko edizioa irabazi zuena, edo Serbiako Marija Serifovic, 2007ko irabazlea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: