Kategoria: etxebizitzak
Ondarroako Udal Gestorak onartu du Alleriko paduretan 480 etxe egitea. http://www.ondarroa.eu/albisteak/480-etxebizitza-sustatzeko-aieriko-gunearen-plan-bereziaren-onespenaHori dela eta, Alleri Zainddu! plataformak batzarra deitu du datorren barikurako (apirilak 24), arratsaldeko 5etan, Ondarroako Gaztetxean. Bertan erabakiko da hurrengo asteetan zeintzuk pauso eman.Etorri danok!Alleri zainddu!Gure azken gune naturalak ez ikutu!!
Ondarroan martxan dauden etxebizitza proiektuak:Antsosolon...Zaldubiden...... eta beste leku batzutan ere bai...Beraz, zertarako beste 500 etxebizitza Allerin? --------- Javier Madrazo eta Felix Aranbarri Allerin etxebizitzak egiteko akordio sinatzen (bideoa hemen). Bideoan badaude zenbait gauza aipagarri, batez ere hasieran. 1 - Madrazok berak onartzen duela padura batek zer nolako bizi kalitate ona suposatzen duen. 2 - Felix Aranbarrik ez dakiela nola deitzen den Eusko Jaurlaritzak babestuta daukan paduretan-eta bizi den animalia, bisoi europearra. Berarentzako bicho bat da bakarrik!
Busturiarrok izenpean bildu dira 40 bizilagun, udaletxeari «etxebizitzen inguruan uneoro informatzea eskatuz». Busturiko bizilagun talde bat Busturiarrok izenpean bildu da, Presape auzoko etxebizitza sozialen eraikuntzaren atzerapena dela eta, udaletxean arrazoiak eskatzeko asmoz. Eta laster elkarte bat sortu gura dute euren eskubideak aldarrikatu ahal izateko. Aurreko astean Udaleko osoko bilera aprobetxatu zuten Busturiarrok taldekoek Udalari «Presapeko etxebizitzen inguruan uneoro informatzea» eskatuz. Izan ere, etxebizitza horien eraikuntzaren atzerapenaz kezkatuta daude herritarrak. O...
Javier Gondra Busturiko alkateak ponpaketa zentroa lurazpian ipintzea eskatuko dio Busturialdeko Ur Patzuergoari. Sukarrietako Marisma parkean egingo duten moduan, Busturiko San Cristobal auzoan ere ponpaketa zentroa jarriko dute. Hori dela eta, Javier Gondra Busturiko alkateak ponpaketa zentroa lur azpian ipintzea eskatuko dio Busturialdeko Ur Patzuergoari, Sukarrietan egingo duten moduan. Proiektu hori Urdaibaiko ezkerreko aldeko herrien saneamendu planaren barruan doa. Hartara, San Cristobalen jarriko duten azpiegitura berria Sukarrietako Marisma parkean ipiniko dutenaren antzekoa izang...
«Eremu publikoa eta ondoan diren mugak ez direla errespetatzen» salatu dute Udalean eta Eusko Jaurlaritzan. Busturiko Auzoarteko Herri Kandidaturak, Axpe auzoko 22. zenbakian etxebizitzak egiten ari den enpresaren aurkako salaketa aurkeztu du Udalean eta baita Eusko Jaurlaritzaren Errepideen sailean. Hain zuzen, obra horiek legez kanpokoak direla salatu dute. Ainhoa Barrena eta Iñigo Serna Auzoarteko zinegotziek, «etxebizitza berri horiek eraikitzean eremu publikoa eta ondoan diren mugak errespetatzen ez direla» adierazi dute. Auzoarteko kideen arabera, «batetik, eremu publikokoa den hiru...
Busturiko Udalak, San Kristobaleko Presape inguruan Babes Ofizialeko Etxebizitzak egiteko plana onartu du. Zain Dezagun Urdaibai talde ekologistak plan horren aurkako alegazioak aurkeztu ditu udaletxean, beraien ustez, urez betetzeko arrisku handia duen gunea delako. Inguru horretatik Mape ibaia pasatzen da eta talde ekologistako partaide Erroxeli Ojinagak azaldu digunez, «ez dute eraikin horiek paisaian izan dezaketen eragina aztertu». Mape ibaia Urdaibaiko erreserban kokatuta dago, erabat. Zain Dezagun Urdaibairen ustez, «Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Departamenduak, eta baita Udalak e...