Gaur igandea. Goizeko 10:30 aldean gosaltzen etxeko sukaldean eta euskadi irratia jarrita.Aurkezlea eta informatikan aditu bat elkarrizketan, blogak zirela eta.Aurkezleak zeintzuk bolg gomendatuko zituen galdetu dio gonbidatuari, eta honek lehenego eta behin etiam izeneko baten bloga gomendatu du.Azaldu du nor den etiam, zertan lan egiten duen eta batez ere oso estilo berezia duela gauzak azaltzeko eta idazteko, lehenengo emakume blogari euskalduna dela, berak dakiela behintzat. Baina apiriletik hona ez omen du ezer idatzi eta jende mordoa omen dago etiam-ek noiz idatziko zain, ea laster id...


Nik opor luzeak hartu nituen, baina halako batean itzuli nintzen. Nire blog gogokoenekin, ordea, ez dakit zer gertatu den. Egin dezagun errepasoa, banan banan. Jon Bilbao  2005eko Abenduaren 9an egin zuen bere azken agerpena. Ordutik ez du idazten bere azken liburua promozionatzeko ere. Patxi Trapero Jo ta fuego, noski. Orain, telebistari esker, bere etxeko zirrikitu guztiak ere erakusten dizkigu. Baina noiz eguneratu behar duzu sexu-jarioa atala?   Xabier Mendiguren Ekainaren 5ean esan zigun agur, zahartzen ari zela eta. Ez dakigu zinemaldiak berpiztuko ote duen bere gr...