Etiam euskadi Irratian

habervenidotenian 1456135236161 Haber venido tenian... | 2007-10-14 00:00
1

Gaur igandea. Goizeko 10:30 aldean gosaltzen etxeko sukaldean eta euskadi irratia jarrita.Aurkezlea eta informatikan aditu bat elkarrizketan, blogak zirela eta.Aurkezleak zeintzuk bolg gomendatuko zituen galdetu dio gonbidatuari, eta honek lehenego eta behin etiam izeneko baten bloga gomendatu du.Azaldu du nor den etiam, zertan lan egiten duen eta batez ere oso estilo berezia duela gauzak azaltzeko eta idazteko, lehenengo emakume blogari euskalduna dela, berak dakiela behintzat. Baina apiriletik hona ez omen du ezer idatzi eta jende mordoa omen dago etiam-ek noiz idatziko zain, ea laster idazten duen. Aurkezleak beste zerbaitetan ibiliko dela esan dio.Gero beste bi blogari ere aipatu ditu, bat patxi trapero eta bestea ez dut ezagutzen.


etiam

etiam 2007-10-17 10:08 #1

Eta Etiam berriz idaztera animatu da. Ez dakit zenbatero baina post bat behintzat sartu dot. Eta hurrengoa txokolatezko nere bonboi famosoen errezeta!!!<br />


Utzi iruzkina: