Desertzioak

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2006-10-02 12:50
8

Nik opor luzeak hartu nituen, baina halako batean itzuli nintzen. Nire blog gogokoenekin, ordea, ez dakit zer gertatu den. Egin dezagun errepasoa, banan banan.

• Jon Bilbao
• 2005eko Abenduaren 9an egin zuen bere azken agerpena. Ordutik ez du idazten bere azken liburua promozionatzeko ere.

• Patxi Trapero
• Jo ta fuego, noski. Orain, telebistari esker, bere etxeko zirrikitu guztiak ere erakusten dizkigu. Baina noiz eguneratu behar duzu sexu-jarioa atala?

• Xabier Mendiguren
• Ekainaren 5ean esan zigun agur, zahartzen ari zela eta. Ez dakigu zinemaldiak berpiztuko ote duen bere grina.

• Ingelesen Hilerria
• Luistxok Euskaltzaindiako besaulki bigun horietako bat eskuratzeko ahaleginetan jarraitzen du. Trepa halakoa!

• Julen Gabiria
• Era oso freudianona, fase publikoa bukatuta fase pribatura pasa zen Julen Gabiria martxoaren 28an. Gaur egun ze fasetan dagoen ez dago argi.

• Jon Beñat Agirre
• Gasteiz euskaldundu gabe utzi zuen blogintza etxeko txikitxoak. Orain bestelako helburuak ditu bizitzan.

• Placida Ye-Ye
• Sorry, we're closed esan zigun. Ez dakit beste nom de blog baten pean aritzen den. Gustora egingo nuke berarekin topo.

• Patxi Gaztelumendi
• Blog-kemenari dagokionez, Luistxo eta Patxitraperoren pareko.

• Olegario Marrakovski
• Gauza bat da agurtzea, baina bloga eta bere eduki guztia borratzea? Hori ez da egiten, Olegario.

• Xabitoren apartamentua
• Agian ez zuen alokairua ordaintzeko dirurik, agian txalet batera mugitu da. Uratarriletik guztiz missing.

• Nacho Vigalondo
• Hasiera batean kuriosoa egiten zitzaidan. Pertsonalki ezagutu ostea (post baterako ematen du anekdotak), ordea, astunegia zait nire "Significant others" zutabean egoteko.

• Etiam
• Ezin da esan oso emankorra denik, blogari dagokionez behintzat. Luistxok etxe barruko konpetentzia deuseztatu nahi duenaren seinale?

• Sustatu
• Cada día me recuerdan que ni navegador está configurado en español. Baina zer nahi dute? Nekez dakit Navegador bat zer den.

• Sarean
• Nire zerrendako azkena izaki, askotan bisita egitea ahazten dut. Baina sarean erortzen naizenean, gustora asko ibiltzen naiz.

Gauza bat argi dago, blog gehiago behar ditut eskubiko zutabe hori elikatzeko. Zuek deskubritu dituzue perla berriak azkenaldian?

Gari

Gari 2006-10-02 15:36 #1

Katixa, bada ordua Sustatuko mezuari kaso pixka bat egin eta zure nabigatzailea euskaratzeko.  Ez da hainbeste kostatzen!  5 minutuan prest daukazu.

xme

xme 2006-10-02 17:31 #2

Badakizu, plazer aktiboak, pasiboak... Nire psikoanalista Markos Zapiani galdetuko diot honetaz.

Patxi

Patxi 2006-10-03 00:55 #3

Nere etxeko zirrikituak erakusteari buruz.... Balio beza nere aportazioak, "Hola" euskaldunaren gabezia nolabait arintzeko.

"Sexu-jario" eguneratu? Bai hoixe, ez da gogo falta. Lehenago ordea, barkamena eskatu beharko det, agintzen ditudan gauzak (hasierako mezu hori dutxatik-baineratik) hainbeste eta hainbeste luzatzeagatik.

Perla bat bai deskubritu det nik. Oporrak hartu ondorengo Katixa indarberritua, mezu bixi-bixiz betea.

Luistxo

Luistxo 2006-10-03 15:20 #4

Sujerentziak: Alua, Jon Tribak, Imanol Murua, Ana Malagon.

patxi gaztelumendi

patxi gaztelumendi 2006-10-04 00:09 #5

Literatura gustuko baduzu, bizpahiru gauza gomendagarri aspaldion:
Volgako Batelariak
Eremulauak
Literatur Emailuak

janis

janis 2006-10-08 12:21 #6

Edo etb-ko txiki batena

Jabi

Jabi 2006-10-31 02:39 #7

Zer egin behar dut zure zerrendan gora egiteko, sarriago bisita nazazun? Onartzen dituzu sobornoak?

katixa

katixa 2006-10-31 02:42 #8

Galdetzea ere, Jabi!

Jakina onartzen ditudala, gustura onartu ere. Txokolatea, rona, urdaiazpikoa... hori zure eskuetan utziko dut.

muxu 1

k.

Utzi iruzkina: