Kategoria: eslovakia
Bi astean blogean idatzi gabe egon ostean, gaurkoan berriz ere nire txanda da. Nerea etorri zen bisitan joan zen astean, "moje přítelkyně". Hemen dugun ordutegi malguari esker, egun batzuk libre hartu eta bidaiatxo bat egin genuen. Lehenengo, beste herritxo batzuen artean Brno eta Olomouc-en egon ginen. Hiri handiak dira bi hauek, Moraviako bi hiri nagusienak hurrenez hurren, istorio asko bizi izan dira bertako harrizko kale, eliza zahar eta eraikuntza dotoreetan. Brnon lo egin eta gero, hegoalderantz abiatu ginen Lednice-Valtice eta Mikulov-ko gaztelu eta ...