Kategoria: eskualduna
Aburu oso hedatua da hutsetik abiatu behar dugula euskarazko testugintzan. Behin baino sarriagotan topo egin dut jarrera horrekin, debaldeko asmakarien estakuru gisa. Jakina, asmo oneko idazlariak ez dauka horretan errurik, beharbada esan lekioke, hala ere, euskaraz gehiago irakurtzeko edo sortu-nahia bezatzeko. Beste batzuk, aldiz, estandarrari lotzen zaizkio, irudimenik gabe, eta horiei, beharbada, eska geniezaieke lantzean behin bizitasun apur bat eransteko testuei eta gehiago irakurtzeko, irakurtzea beti gakoa baita hizkuntza eragin-eragina izateko. Bego hor predikua.Gaurkoan, arazo jak...
Stieg Larsson-en trilogiako lehenbiziko liburua irakurtzen hasi naiz, The Girl with the Girl Tattoo. Guztiz harrapatua nauka. Ez naiz horrelako liburuen oso zale, baina honek badu zerbait distiranta. ***Antton Lukuren azken liburua ere «ttindika edaten» ari naiz, eta hura, beste maila eta dimentsio batean, ezinbestekoa iruditzen zait, batez ere Iparraldean euskal kultura zertan den ulertzeko. Bide batez, biziki gomendatzen dizuet Botoiletan haren ipuin-liburu txundigarria. ***Egunotan, Armiarma atariko hemerotekarekin tupust egin dut. Aspaldi aurkeztu zuten, baina denari ezin jaramonik egi...