Isolamendua
Aburu oso hedatua da hutsetik abiatu behar dugula euskarazko testugintzan. Behin baino sarriagotan topo egin dut jarrera horrekin, debaldeko asmakarien estakuru gisa. Jakina, asmo oneko idazlariak ez dauka horretan errurik, beharbada esan lekioke, hala ere, euskaraz gehiago irakurtzeko edo sortu-nahia bezatzeko. Beste batzuk, aldiz, estandarrari lotzen zaizkio, irudimenik gabe, eta horiei, beharbada, eska geniezaieke lantzean behin bizitasun apur bat eransteko testuei eta gehiago irakurtzeko, irakurtzea beti gakoa baita hizkuntza eragin-eragina izateko. Bego hor predikua.
Gaurkoan, arazo jakin bat ekarriko dizuet, solas-molasik gabekoa: isolatu aditzaren ingurukoak. Hiztegi Batuak esana da fisikarako soilik dela egokia, eta gainerakoan hobe dela bakartu erabiltzea.
Dena den, Eskualduna aldizkarian aurki daitezke beste aukera batzuk, isolatu, bakartu, inkomunikatu edo aparteren ordez baliatzeko.
- Behinik behin, ekaineko uhaldeak, ginuen erregebide bakarra hautsiz, ezarri gitu eskualde guzietarik bazter. (Eskualduna, 1914-01-02)
- Ganbera batean zaukaten berex etzelakoan osoki bere zentzuaren jabe, edariak hortaratua naski. (Eskualduna, 1914-01-09)
- Aurreko asteko uholdeek Qinghai eskualdea ezarri dute auzo-eskualdeetatik bazter.
- Hoteleko bi gelatan eduki dituzte bereiz A gripeak jotako belgikar turistak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: