Kategoria: errutinak
Domeka on polit horiek! Gaurkoan gure aurpegiko azala ondo mantentzeko jarraitu beharreko errutinei buruz hitz egingo dizuet. Makillajea gustuko baduzue berebiziko garrantzia du honek, azken finean, zenbat eta hobeto egon gure azala are ederrago ikusiko da gainetik jarriko dugun hori. Eta makillatzea gustuko ez duzuenontzat ere, oso garrantzitsua da pauso hauek jarraitzea. Hasteko bi errutina mota bereiziko ditut, goizekoa, batetik; bestetik, gauekoa. Aurrerago, post berri batean, nire errutinak zelakoak diren ikusi ahal izango duzue, zein produktu erabiltzen ditudan eta abar. Zuen e...
Errutinak ere badu bere alde ederra. Egunero ordu berean, leku beretik igarotzen naiz lanera joateko. Eibartik Elgetara. Beti ikusten ditut zuhaitz berberak; paseoan doazen gizon-emakume berberak; kotxe berberak gora eta behera. Baina errutinak badu bere berritasuna, beti. Zuhaitzek marroi kolorea hartu dutela ohartu naiz gaur. Oinezean ibiltzen diren emakumeak txamarrarekin irteten direla paseora; eta emakume kuadrilla bankuz aldatzen dela eguraldiaren arabera. Hotz dagoenean eguzkitan dagoen bide ertzeko eserkuan jartzen dira. Bestela, itzaletan dagoen beste bide bazterreko eserlekuan. ...