So you are in

Elkarrekin kontu kontari

Igandez mozorratutako astelehena dugu! Disfrutatzen ari zarete asteburu luzeaz? Nik beti dut sentsazioa etekina ez diedala ateratzen horrelako egun libreei... Baina, tira, hori ez da gaurkoan kontatu nahi nizuena! Aspaldi ez dudala idazten, denbora gutxi daukat gauza asko egiteko... Hala ere, saiatuko naiz hainbeste denbora ez pasatzen sarrera batetik bestera, ados? Sarrera honetan @modaliburua -k proposatutako zalantza bati erantzuna emango diot: zelan markatu begirada beltzegi ipini gabe begia? Ezin errazagoa izan erantzuna, egunero-egunero egiten dudana baita. Modu asko daude, baina si...



Domeka on polit horiek! Gaurkoan gure aurpegiko azala ondo mantentzeko jarraitu beharreko errutinei buruz hitz egingo dizuet. Makillajea gustuko baduzue berebiziko garrantzia du honek, azken finean, zenbat eta hobeto egon gure azala are ederrago ikusiko da gainetik jarriko dugun hori. Eta makillatzea gustuko ez duzuenontzat ere, oso garrantzitsua da pauso hauek jarraitzea. Hasteko bi errutina mota bereiziko ditut, goizekoa, batetik; bestetik, gauekoa. Aurrerago, post berri batean, nire errutinak zelakoak diren ikusi ahal izango duzue, zein produktu erabiltzen ditudan eta abar. Zuen e...


Ongi etorria

souarin 1469022304224 So you are in | 2016-07-21 13:02

Ilusioak dira gure erregai, eta horiei helduta sortu da txoko hau. Nire bizitzako esparru askori buruzko espazioa izateko sortua da, baina, batez ere laguntzeko nire grinari. Barrutik zein kanpotik eder eta sano mantentzeko zenbait aholkurekin batera, beste hamaika esperientzia, iritzi... partekatuko ditugu hemen. Eta pluralean ari naiz zuek ere parte zaretelako. Denon artean eraikiko dugu gure orrialdea, informazio iturri izango duguna, eta elkarrekin ikas-irakas truke aberasgarria egin ahal izango dugu. Murgiltzeko prest? Ongi etorria politak,  bihotz-bihotzez. Las...