Begirada markatu, garenaren ispilu.
Igandez mozorratutako astelehena dugu! Disfrutatzen ari zarete asteburu luzeaz?
Nik beti dut sentsazioa etekina ez diedala ateratzen horrelako egun libreei... Baina, tira, hori ez da gaurkoan kontatu nahi nizuena! Aspaldi ez dudala idazten, denbora gutxi daukat gauza asko egiteko... Hala ere, saiatuko naiz hainbeste denbora ez pasatzen sarrera batetik bestera, ados?
Sarrera honetan @modaliburua -k proposatutako zalantza bati erantzuna emango diot: zelan markatu begirada beltzegi ipini gabe begia? Ezin errazagoa izan erantzuna, egunero-egunero egiten dudana baita. Modu asko daude, baina sinplenarekin hasiko gara. Ez da erraza izango ondo transmititzea bideoan egin gabe, beraz, zuen irudimena eduki prest!
Lehenengo gauza betazalen kolorea bateratzea da, horretarako sonbra argi bat erabiltzen dut, nik Eva Garden markako 101N ezagutu nuenetik ez dut besterik erabiltzen, seguru nago zuek ere baduzuela halakoren bat! Ez eduki beldurrik eta mugitzen den betzala zein bekainerarte doan azala ondo margotu.
Ondoren dimentsioa emateko begiari hezurtxoa dugun atalean, gaztelaniaz cuenca deritzon atalean, sonbra ilunago bat emango diogu, marroixka dena erabiltzea gustatzen zait, nahiko neutroa izateko. Edo, orain kaxoietan hurbil edukiko dituzuen bronzerrak ere horretarako balio dute!
Gero, hartu begia markatzeko arkatza, biguntxoa bada ere, pausu hau sonbrarekin egin daiteke baita, bakoitzarentzat errazagoa edo erosoagoa dena! Nik Nars markako Velvet Shadow Stick erabiltzen dut, Sukhotai kolorean. Hain da berezia! Berdexka da, baina ondo zabalduz gero, bioleta-more antzeko geratzen da, aukera baduzue, proba ezazue!
Arkatza eskuan goiko zein beheko betazalak markatuko ditugu, adi! Ez gara hasiko barruko erpinetik, 3/4 edo margoztuko ditugu, irudian ikus dezakezuen bezala (barkatu ondo ondo ez dagoelako, lehenengo aldia da horrelako marrazkia egiten dudana). Bi aukera ditugu, edo loditxoa egin eta difuminatu ondo kanporantza marratxo txikitxoa luzatuz, edo, naturalago nahi badugu utzi, no makeup deritzon hori nahi badugu aplikatu, orduan marratxoa betileen pare parean egingo dugu kanporantz marratxorik gabe, horrela betile gehiago ditugula emango du. Azken hori egiten badugu margotu goiko waterline beltzez, ikusiko duzue zelan markatzen den begirada!
(Barkatu irudia ondo marraztuta ez egoteagatik, egiten dudan lehena da eta ez zait oso ondo geratu, espero behintzat testua baino lagungarriagoa izatea, pista moduan behintzat)
Behin hori eginda, maskara, maskara eta maskara. Nik Eva Garden markako Extreme Volumen erabiltzen ari naiz. Ps... zuek zarete lehenak nire oraingo produktuen berri izaten, gaztelaniazko blogean oraindik ez diet marka honi burutz hitz egin, oso marka esklusiboa da, hemen aurkitzeko zaila, baina nire Kosguk denda maitian eskura dituzue... beti berrikuntzak dakartzate! Lehenengo egunetik denda horrek maitemindu ninduen... ahal baduzue beraien blogetik pasa, hain ondo idazten du Begoñak...
Hori ba, maskara ondo eta dexente bota, lehenengoz beherantz orrazi bezala, eta gero ya gorantza zig-zag eginez, bale?
Praktikan jartzen baduzue kontaidazue! Edozein zalantza galdetu eta noski, zuen proposamenen zain egongo naiz, ideiak baditut, baina blog hau zuena da, zuen beharrak helarazi eta martxan ipiniko naiz!
Nire Instagram @souariin
Iruzkinak
Utzi iruzkina: