Nire goizeko errutinako produktuak

souarin 1469022304224 So you are in | 2016-08-06 15:31

souarin 1470661808062

Kaixo polit horiek! 

Zelan zabiltzate? Hasi al zarete aholkuak praktikan jartzen? Hala bada, kontaidazue!

Aurrekoan goizeko zein gaueko errutinak zelan egin behar diren azaldu nizuen eta gaurkoan, nik zein produktu erabiltzen ditudan kontatuko dizuet.


Hasteko kontuan hartu nire azala eta zuena ez dela berdina izango, beraz, niri funtzionatzen didaten produktuek ez dute zertan zuen azaletan efektu bera izan behar, eta alderantziz. Hori argituta, goazen!

Goizean aurpegia garbitzeko gustoko nuen Dior markako gel bat mousse tendre nettoyante, baina, amaitu zitzaidanean oparitu zidaten beste honekin jarraitu nuen, eta ez zait asko gustatzen, Mary Kay 3en1-ri buruz ari naiz. Partikulatxo txiki batzuk ditu, oso suabea da azalarekin, baina, ez dakit, ez dut eroso sentitzen nire azalean. Jendea oso pozik dabil horrekin... ez da nire kasua, gama bereko krema ere ez zitzaidan gustatu. Hauxe azal normal/sikuentzako gomendatuta dago.

Azala garbi dagoenean tonikoa aplikatzen dut, eta honekin bai oso pozik nagoela! Dr. Hauschka markakoa da, spray formatua du eta oso erosoa da arrazoi horrengatik, fresko eta lasaituta uzten dit aurpegia.

Gero, serum bat erabiltzen dut, orain arte bi baino ez ditut probatu, Bobbi Brown markakoa eta Caudalie-ren Sos seruma, eta horiekin ez nuen ezer berezirik nabaritu. Oraingoan ere ez dut azalean aldaketa nabaririk ikusi, baina bai aplikatzerakoan suabe suabe eta eroso geratzen zaidala, Lierac markako Hydragenist serumari buruz ari natzaizue. Ia agortzear dut... eta ez dakit berriro erosiko dudan edo jarraituko dudan besteren bat probatzen konprobatzeko efektu hori beste batzuekin ere lortzen dudan edo honek bereziki sortzen duen... kontatuko dizuet!

Zeren txanda den akordatzen zarete? Baietz!

Ondo zoazte bai, begi ingurua hidratatu behar dugu. Horretarako Apivita markako Aqua Vita produktua dut, ia amaitzear ere, eta eskerrak, azken boladan min egiten baitit begietan... Agian 6 hilabete igaro dira erosi nuenetik eta horixe da bere "bizi" iraupena... baina, ez dira hain merkeak berehala botatzeko, beraz, erabiliko dut amaitu arte! Pozik nago, hidratatu egiten du, ezer gehiagorik ez dut nabaritzen, baina, hori da nik pendiente dudan ikasgaia, ikustea benetan produktuen efektua... oso zaila egiten zait azala argi gehiagorekin dagoen ikustea, edota begi inguruko zonalde ilunak argitzen diren apreziatzea... gertatzen al zaizue?

Horren ostean aurpegia hidratatu egiten dut, orain arte Lierac Prescription lineako azal sentsibletarako krema erabiltzen nuen, gorritasunei aurre egiteko laguntzen duena, gustatu egin zait, arazoa formatua. Kristalezko ontziaren barruan plastikozko poltsatxo bat dator, eta kanpotik ikus daiteke geratzen dea produktua, baina dispentsadoreak ezin hartu... errepikatuko al dudan? Noizbait suposatzen dut baietz, momentuz muestrak erabiltzen hasi naiz. Lehenengoa La Roche Posay Selfie solidarioa egiten lortu nuen Legere krema, azal sentsibletarako, ez zait gustatzen... min egiten dit, bota bezain pronto aurpegia gorri eta azkure, kentzen zaidanez efektu deseroso hori jarraituko dut erabiltzen amaitu arte, ez daude garaiak ezer botatzeko!

Azkenik eguzki babesaren txanda dator, orain Auriege markako produktua nabil erabiltzen, Barakaldo denda xarmangarri batean erosita, Kosguk, beste inon aurkitu ezin diren gauzak ekartzen ditu, benetan, merezi du hurbiltzea... eta ezin baduzue, bere zenbakiaren bidez eskariak egin ditzakezue! Hain da maitagarria Begoña... Tira esatera nihoana, krema honekin poz-pozik nagoela, aurpegirako erosi nuen arren, etengabe nabil erabiltzen, oso azkar hartzen du azalak eta duen usaina gustoko dut ere. Kontra bakarra aurpegirako izateko handiegia dela ontzia, niri poltsoan eramatea gustatzen zaidala kontuan hartuta... Eta prezioa noski, kalitatea kasu honetan ordaintzen da, 40 euro inguru, hori bai, ontzi handia, esan bezala.

Batzuetan aipatutakoaz gain, begi inguruan Shiseido markako eguzki babeserako krema botatzen dut, bereziki zonalde horretarako eginda dagoena. Ezpainetan ere, marka berdineko stick-a.

Eta honekin nire goizeko errutinako produktuak. Gauekoa ere sarrera berean egiteko asmoa nuen, baina ikusita zein luze geratzen den... banatu egingo ditut bi sarreretan. Laster bestea!


Ondo izan maitiak, 

badakizue,

elkarrekin kontu kontari!


Utzi iruzkina: