Kategoria: erromanikoa
Atzo, Peru Abarkaren irakurraldi jarraikian izan nintzen Bilbon. Amaieran, Bilbo Zaharra euskaltegiak Axularren inguruan antolatutako jardunaldien hitzaldiak banatu zizkiguten liburu tankeran (eskerrik asko!). Liburutxoak baditu herren batzuk (neure alea, esaterako, 38. orrialdetik 43.era igarotzen da, tartekoak airean deseginda). Horrek, berriro, erakusten digu edizio-lanaren garrantziaz, baina hori ez da gure gaurko berbakizuna. Testuak hagitz interesgarriak dira (ez neurrian berean, hala ere). Ez dago azterlan burutsurik, ezpada esperientzia pertsonalei buruzko iritzi asko.Joan Mari Irig...
Garaia eta ezaugarriak Arte erromanikoa mendebal Europako erdi aroko lehenengo nazioarteko artea izan zen. Kristautasunaren isla izan zen eta X.mendean sortu eta XI eta XII. Mendeetan garatu ondoren XIII mendean gotikoak baztertu zuen arte. Eragin bizantziar eta musulmandarrak izango ditu. Bere izena erromanotik dator hasiera batetan, forma eta teknika erromatarrak zituelako eta bestalde hizkuntza erromantzearen lehenengo garaietan eman zelako. Feudalismoaren goreneko momentu horretan egonkortasun eta hierarkizazio soziala ematen zen, elizaren nagusitasun eta orokorrean zegoen teozentrismo...
Hementxe dituzue, Aurrehistoriatik Berpizkunderainoko apunteak... Orain garrantsitzuena geratzen zaizue... Internet gutxiago eta ikasi gehiago! Ez neuri eskerrak eman, ez bait dira neureak... Edozein garaitara heltzeko, erabili itzazue etiketak (eskumaldean) Sorte on guztioi!