artea

Arte apunteak

2
artea 1456131092664 artea | 2007-06-13 22:09

Beno, hemen dituzue apunte guztiak. Ez fidatu hauetaz soilik eta ikasi Ibonen apunteetatik ere! Zerbait nahi baduzue, jarri kontaktuan gurekin! PD: garaiak berrienetik zaharrenera daude, denak sartu ditut eta gero konturatu naiz.


BERPIZKUNDEA

1
artea 1456131092664 artea | 2007-06-13 21:14

Garaia Berpizkundea Aro Modernoan eman zen lehenengo artistikoa izan zen, eta antzinate klasikoaren ideia eta baloreak berreskuratu zituen. Italian jaio zen, Toskana aldean eta gero Europara zabaldu zen 3 fasetan: Lehenengo gotikoaren trantsizioa, oreka klasikoduna gero eta azkenik barrokora trantsizioa. Helburua edertasuna zen, oreka lortu zen kristautasun eta klasikotasunaren artean.  Gremioekiko lotura apurtu eta artista polifasetikoa bihurtzen da eta honela artelanak izenpetu egiten ditu. Mezenasek garrantzi handia izango dute, artearen babesleak dira eta Artea teozentrismotik ant...


GOTIKOA

2
artea 1456131092664 artea | 2007-06-13 21:10

GARAIA eta ezaugarriak Estilo gotikoa XII mende amaieran sortu eta XIII- XIV mendeetan garatu zen XV mendean Berpizkundeak baztertu arte.  Hala ere, bere eragina  XVI. Mendean ere nabari daiteke hainbat lekutan(penintsula iberiarrean). Gotiko izena XVI mendean Vasari arkitekto italiarrak eman zion, garai hartan, godoek sortutako estilotzat jo zutelako. Bere definizioa erdi aroko hirietan kristalizatutako erromanikoaren bilakaera tekniko eta estetikoaren emaitza bezala hartzen da. Erromanikoengandik berezirik ditu: arku zorrotz eta gurutzerizko gangak, eraikuntzen bertikalitatea. E...


ERROMANIKOA

14
artea 1456131092664 artea | 2007-06-13 21:06

Garaia eta ezaugarriak Arte erromanikoa mendebal Europako erdi aroko lehenengo nazioarteko artea izan zen. Kristautasunaren isla izan zen eta X.mendean sortu eta XI eta XII. Mendeetan garatu ondoren XIII mendean gotikoak baztertu zuen arte. Eragin bizantziar eta musulmandarrak izango ditu. Bere izena erromanotik dator hasiera batetan, forma eta teknika erromatarrak zituelako eta bestalde hizkuntza erromantzearen lehenengo garaietan eman zelako. Feudalismoaren goreneko momentu horretan egonkortasun eta hierarkizazio soziala ematen zen, elizaren nagusitasun eta orokorrean zegoen teozentrismo...


MUSULMANAK

4
artea 1456131092664 artea | 2007-06-13 21:04

GARAIA Islama Mahomak(Alak bidalirik)sortutako erlijio monoteista bat da, erlijio honetan oinarrituriko zibilizazioari Islamandarra deitzen zaio. Islam hitzak sumisio baketsua esan nahi du. Islama Ko VIII. mendearen hasieran penintsula Arabiarrean sortu zen, sustraietan elementu kristau, judutar eta beduinoen tradizioak nahasirik zituelarik.. Erlijio honen zabalpena, Mahomaren lehenengo predikuetatik aurrera arina izan zen. Bera hil zenerako(Ko 632) penintsula arabiar ia guztia islamizaturik zegoen. Islama penintsulatik kanpora laster zabaldu zen, politika erasokorra izan zuten eta. Ko VIII...


ERROMA

2
artea 1456131092664 artea | 2007-06-13 21:02

ERROMAREN SORRERAREN AZALPEN MITOLOGIKOA Fabularen arabera, Romulo eta Remo anaiak Tiber ibaiaren ertzean utzi zituzten abandonaturik. Haien gurasoek Marte(gerraren jainkoa) eta Rea-Silvia (sazerdotesa) bikiak gosez hiltzera kondenatu zituzten. Otseme batek aurkitu zituen(loba kapitolina) eta bere esnetik bizi eta hazi ziren biak. Nerabeak zirela ibaiaren ertzera itzuli eta Palatino mendiaren hegal batetan hiri bat sortu zuten. Romulok makila bat haru eta marra luze bat egin zuen lurrean, inor sar ez zedin. Remo hartaz trufatzeko saltoka has zen marra gainetik. Remo, Romuloren eskutan hil z...


ETRURIARRAK

artea 1456131092664 artea | 2007-06-13 20:59

Arte erromatarra ez da guztiz orijinaltzat hartzen, Greziaren garai helenistikoaren luzapen bat baizik. Garai Alejandrinoa ere deitzen zitzaion. Alejandro Magno hil zenean hasi(ka 323) eta Cleopatra eta Marco Atonio hiltzean bukatzen da(Ka30) Accioko guda galtzean. ARTE ETRURIARRA Graziar artearekin batera eragin handia izan zuen Erromako artean, bere oinarri bat izanik. Arte erlijiosoa egingo dute, heriotzagatik zeuzkaten kezkak zirela eta. Etruriar agintariek gizartea ondo menperatzen zuten bai politikoki, militarki, ekonomikoki zein erlijio mailan. Botere on hau zutela diote, gudari treb...


GREZIA

1
artea 1456131092664 artea | 2007-06-13 20:57

Egeo eta Itsaso Beltzaren artean kokatzen den penintsula da. Honek itsas merkataritza errazten du baita beste herrien kontaktua ere. Honela eraginak jasoko ditu Kreta eta Mikenasetik. Horregatik greziar artea ez da bakarrik heladera mugatzen. Greziak ere bere artea zabaldu egin zuen. Klima ona zegoen uda beroak eta negu epelak. Jendeak bizitzaren parte handia kalean igaroko du. Honek eragina izan du; arkitekturan, barnealdea ez baitzen lantzen kanpoaldea baizik; egorak garrantzi handia; eskultura erlijiosoak kanpora eramaten ziren, gurtzeak kanpoan egiteko; kirolarien inguruko eskulturak bi...


KRETA ETA MIKENAS

artea 1456131092664 artea | 2007-06-13 20:51

ARTE KRETARRA Arte Minoikoa, Minos erregearengatik. Kretan ematen da Egeo itsasoko irlarik handiena, hegoaldean. Europako lehenengo zibilizazio historikoa eman zen, bilakaera ka 3000 ka 1600erarte ematen da. Mediterraneoan zehar, ekialdetik abiatuta ibiltzen ziren itsas gizonekin erlazionatzen da bere sorrera, ekialdeko nabigatzaile hauen eraginez, kretan hiri estatuetan antolatutako zibilizazio bat garatu zela, garrantzitsuena Knossos izanik. Ka 1600ean goreneko momentua izan ze eta beherakadaren ondoren ka 1400 erako desagertu egin zen zibilizazioa. ARKITEKTURA Funtsezko eraikuntzak jaure...


EGIPTO

1
artea 1456131092664 artea | 2007-06-13 20:47

Nilo ibaiaren ertzeetan eman zen, nekazaritza oparoa zelako gune horretan (Mesopotamiaren moduan). Bi aldetan zegoen bananduta:Goi Egipto eta Behe Egipto. Arte Egipziarra faraoiaren irudia sortu zenetik existitzen da(ka 3100). Hemendik aurrera ka 32 ra garai faraonikoa emango da. Maneton historiagileak Egiptoren historia 31 dinastiatan(familiatan) banandu zuen. Helburu guztiz erlijiosoa zegoen. Ez zegoen helburu artistiko edo estetikorik. Ondorengo bizitzak eguneroko bizitza baino garrantzi handigoa zeukan. Energia guztia hilobien eraikuntzan jarri zuten, Eraikuntza gehienak erlijiosoak zir...