GREZIA

artea 1456131092664 artea | 2007-06-13 20:57
1

Egeo eta Itsaso Beltzaren artean kokatzen den penintsula da. Honek itsas merkataritza errazten du baita beste herrien kontaktua ere. Honela eraginak jasoko ditu Kreta eta Mikenasetik. Horregatik greziar artea ez da bakarrik heladera mugatzen. Greziak ere bere artea zabaldu egin zuen. Klima ona zegoen uda beroak eta negu epelak. Jendeak bizitzaren parte handia kalean igaroko du. Honek eragina izan du; arkitekturan, barnealdea ez baitzen lantzen kanpoaldea baizik; egorak garrantzi handia; eskultura erlijiosoak kanpora eramaten ziren, gurtzeak kanpoan egiteko; kirolarien inguruko eskulturak biluzik zeuden(gymnos=biluzik)  3 garai eman ziren:

Aro Arkaikoa (ka VIII- ka VI). Egiptoren ezaugarri ugari mantentzen dira.

Aro Klasikoa (ka V- ka IV). Goreneko momentua

Aro Helenistikoa (ka III- ka II). Artearen barrokizazioa.

ARKITEKTURA

Razionalismoa bilatzen da, proportzioaren neurria zutabeen diametroa da. Ez da arkitektura monumentala(helenistikoan bai). Antropozentrismoa ematen da. Eraikuntza funtsezkoena tenplua da garai helenistikorarte, hemen garrantzi handiagoa izango dute eraikuntza zibilek. Arkitektura elementuak kanpotik ikusteko eginak daude(Klima). Arau berdinei jarraituz eraiki ziren toki guztietan. Barruko espazioak ez du interes handirik.

Bilakaera garrantzitsua ematen da garai honetan. Aro arkaikoan: VII mendekoak dira lehenengo harrizko eraikuntzak. Tenplu greziarraren egitura eta orden doriar eta joniarra erabiltzen hasten da. Aro klasikoan: arkitektura greziarraren eraikuntza garrantzitsuenak eraiki ziren, Partenoia, Erektenoia…Orden Korintiarra sortu. Aro Helenistikoan: arkitekturan ere barrokizazioa ematen da, arkitektura monumentalago bat eratuz, interes arkitektonikoa badu, eta eraikuntza zibil asko egingo dira.

Arkitektura greziarrak eragina izan zuen erromatar artean baita mendebaldeko europaren estetikan. Historian zehar, indar handiz berriz ere nagusitu egin delarik, berpizkundea, neoklasizismoa.

TENPLUAK

Tenpluak dira arkitektura greziarraren funtsezko eraikuntzak. Ka VII urtera arte egurra erabiltzen zen, honen ondoren harri harlandua, kareharria edo marmola, argamasik gabe(union viva). Zutabea sistematikoki erabiltzen zen, eta dintela sustentatu bezala. Zutabe eta dintelek arau jakin batzuk jarraitzen zituzten eta hauen arabera orden klasikoak definitu ziren:

-Orden Doriarra: apaindura gutxien duena da, soilena. Peloponeson eta magna Grezian(Italia hegoaldea eta Sizilia) erabili zen. Olinpiako Zeusen tenplua. Partenoiaren kanpoko partea.

-Orden Joniarra: Ka V mendetik aurrera, eraikuntzetan orden doriar eta joniarra konbinatzeko joera hasi zen. Atenaseko akropoliaren propileoak(sarrera monumentala); Sardesko Artemisaren tenplua.

-Orden Korintiarra: orden joniarraren ezaugarriak jarraitzen dira gehienbat baina ginbela aldatzen da, akantozko orriz osoturiko lerro bat edo bik apaintzen dute. Ka V mendean sortu zen, korintoko Kalimakori atxikitzen zaio. Ginbel hau oso gutxi erabili zen, batez ere Aro Helenistikoan, hemen orriak zabalduago agertzen direlarik. Garai amaieran orden konposatua ematen da(joniarra eta korintiarra).

 

Pronaos

Opistodomos

Naos (cella)

Sarrera

Tenpluen tamaina ez da monumentala, proportzio ertainak ditu(100oin).

 Ez ziren fededunen biltokiak, jainkoen omenez eginiko eraikuntzak baizik. Oinplanoa laukizuzenekoa zen normalean, megaron Mikenstarretan oinarriturik.

Kanpoko zutabeen arabera:

-Aurrealdean zenbat dauden: in antis(2); tetrastilo(4); hexastilo(6); Oktastilo(8); dekastilo(10); dodekastilo(12)…

-Alboetan zutaberik ez, aptero:

-prostilo,bakarrik aurrean

-anfiprostilo, aurrean eta atzean

-Alboetan zutabeak daude, peripteroak:

            -monoptero, zutabe lerro bat

            -diptero, zutabe lerro bi.

Oinplano borobilekoak ere badaude, Tholoi(monopteroak). Tenplu gehienak polikromatuak. Ka VI mendetik zuzenketa optikoak egiten zituzten. Zutabeen ardatza erdirantz okertzen zen fustea zilindrikoa egin beharrean parabolikoa zen eta eskinetako zutabeak handiagoak ziren. Dena perfektua ikusteko egiten zen.

Tenplu garrantzitsuenak Atenaseko akropolisean(hiri altua) aurkitzen dira. Akropoliak mendixketan zeuden kokaturik,  bertan eraikitzen ziren eraikuntzarik garrantzitsuenak, tenplu,estadio, batzar tokiak, teatroak… Hiriak harresi batez inguratuak zeuden, peroboloak. Sarrera monumental bat zuten , propileoa. Akropoli batzuk garrantzitsuagoak ziren eta bertan ospakizunak edo txapelketak egiten ziren, Olinpiakoa, Delfosekoa.

TEATROAK

Antzerkiak errepresentatzen ziren tokiak. Teatroak mendietan eskabatzen ziten. Zatiak:eskenatokia, koroa eta harmailak. Epidauroko teatroa.

ODEOIAK

Musika entzuteko tokiak, teatroaren modukoak baina txikiagoak. Atenasekoa.

ESTADIOAK

Lehiaketa gimnastiko eta atletikoetarako eraikuntzak. Estadioak 200m zituzten luzeeran. Zatiak: pista, erdian espina bueltak emateko eta harmailak.

HIPODROMOAK

Zaldi lasterketak egiteko, estadio formakoak baina handiagoak.

HIL ERAIKUNTZAK

Gutxi alndu zituzten greziarrek, gehienak ka IV mendetik aurrerakoak dira. Funtsezkoena Halikarnasoko mauseloa da. Mausoleo deitutako gobernariaren omenez eraiki zen, 40 metrotako altuerakoa.

OROIGARRIZKO ERAIKUNTZAK

Garrantzitsuena Lisikratesen linterna zen, Liskrates poetaren omenez. Podium baten gaineko tenplu borobil txikia, gainean tripode baten gainean, korintiar bat aurkezten da, lehenbiziz ginbel korintiarra kalean erabili zen.

HIRIGINTZA

Batez ere garai helenistikoan eman zen. Garai honetan Miletoko Hipodemosen ideiak praktikan ipini ziren, hirietan oinplano ortogonala erabiliz(kaleak angelu zuzenekin eratuak). Pireoa adibide garrantzitsuena.Stoak deituriko portikoak sortu ziren, euritik babesteko edota Agora edo plaza publikoa enparantzaren inguruan eraikitzen zena.

ESKULTURA

Gizakia da gauza guztien neurria, bera da gai nagusia. Gizaki hori bere perfekzioan aurkezten da, edertasun perfektu hori proportzioen armoniaren bidez lortu. Kanon bat finkatuko da, gorputz zatien arteko erlazio matematiko bat.

Aldi Arkaikoa

Ka VIII mendetik V mende hasiera arteko aldia, eskultura arkaikoak ekialdeko eragina izan zuen(Egipto, Mesopotamia).

-Gizakia artearen ardatz da

-Gizonezkoa biluzik agertzen da, edertasun fisikoaren gorespen moduan, emakumea ez da biluzik agertzen.

-Figura estatikoak eta frontalitate legea oraindik jarraitzen da.

-Oso gutxi modelatuak, ile luzea eta zig-zag eran erorrtzen da.

-Aurpegian irribarre berezia(arkaikoa)gero eta naturalagoa.

-Garrantzitsuenak atleta figurak dira:gizonezkoenak kuros(kurai) eta neskenak kore(korai).

-Arkaismo garaiko azken urteetan Egina eta Olinpiako frontoien erliebeak dira garrantzitsuen, trantzisio garaikoak dira. Ludovisi tronuko erliebeak, Delfoseko auriga, tiranicidas, zeus tenplua.

Aldi klasikoa

Ka V eta IV mendeetan eskultura grekoa gailurrera iristen da. Garai honetako artelanak edertasunaren eredutzat hartu dira historian zehar.

-edertasun fisiko ideala lortzen ahalegintzen da. Proportzio matematiko batzuk gordeko dira.

-naturalismo bidetik abiatzen da eskultura.

-Desiratze den edertasuna fisikoa eta izpirituala da barneko edertasunari dagokiona.

Ka IV mendekoan balore berriak sortuko dira.

-errealismo gero eta handiagoa ematen da, eta erretratua gehiago ematen da.

-giza sentimenduen espresio handiagoa lortzeko nahia dago

-gai erlijiosoetan tratamendu arruntagoa

Aldi Helenistikoa

Inperio pertsiarra konkistatu ondoren, Alejandro Magno hiltzearekin batera sortzen den erresuma helenistikoetan kultura grekoa unibertsalizatu egiten da, eta ekialdeko herrien ekarpenekin bat egiten du. Kultura mixtoa sortzen da, tradizio klasikoa, ekialdeko kulturarekin nahasten ditu. Gai oso ezberdinak erabiltzen dira, errealismoa erretratuetan emango da, sakontasun handikoak. Artistek inguruko bizitzan aurkitzen dute inspirazioa.

PINTURA

Grezian egin zen pintura galdu egin da ia erabat. Ezagutzen den apurra literaturako aipamenei , erromatarren kopiei eta zeramikari esker ezagutzen da.

ZERAMIKA

Ontzien formak(kraterrak, lekitoak, anforak) eta koloreen armoniak ematen diote orijinaltasuna.

-Estilo geometrikoa(ka 1000-700) Eboluzioa ematen da, kolore beltzetik gaztain ilunera. Dekorazioa hasieran marra hutsetara mugatzen zen, gero txoriak zaldiak eta oreinak zeuden, VIII. Menean giza irudia agertzen da.

-Aldi arkaikoa, irudia gero eta handiagoa, zehetasun gehiagorekin, irudi beltzen eta irudi gorrien faseak bereizten dira.

-Aldi klasikoa, zeramika lanek, pinturen parekotasun handia dute, perspektiba, gerizpea eta emozio espresioarekiko interes handia dute.

2011-03-02 09:16 #1


Utzi iruzkina: