Datorren zapatuan, hilak 11, udal guztietan plenoak egingo direnean Errigoitin ere alkateak eta zinegotziek euren karguak hartuko dituzte. Hori dela eta, Errigoitiko udaletxe aurreko plazan konzentrazio baketsua egitea pentsatu dute.


Aspaldian, Errigoiti inguruan zabaldu da zeharo goibeltzen nauen zurrumurrua. Kaleko esamesak ziren hasiera batean, susmo txarrak ondoren, arbuioa gaur egun.   Tximistaren poderioz eta pozoiaren kaltez etorri zaigu gainera, isilean eta tukutuku, gure arima asaldatu gabe agertu nahi izan badigute ere. Ez zegoen besterik.   Biomasa zentrala da bera, Errigoitin erroldatzeke, eta zentzugabekeriaren goraipenarekin bataiatzear. Honen esanetan eskualdeko bihotza bilakatuko da laister, baina diru egarriz gaixotutako taupadek gure birikiak hipotekatuko dituzte trukean.   Hotz gara. B...


Azken iruzkinak