Asteburuan, Herta Müller-en El rey se inclina y mata (Siruela, 2011) liburuaren berri izan dut. Hatsaren kulunka irakurri ondoren, idazlearen alderako halako jakin-min bat piztu zitzaidan, eta liburu hau berdinik gabea da, min hori arintzeko.Hizkuntzari buruzko saiakera laburrez osaturik dago liburua. Müllerrek bere hizkuntza diglosiko, zokoratu eta iraganekoaz dihardu, mapetatik aienatua den komunitate baten eledun gisa.Aho-gozagarri paragrafo laurden bat dakarkizuet.Nire herriko hizkuntzan —hala iruditzen zitzaidan umetan— nire inguruko jende guztiak bazituen hitz doiak gauzak zuzenean iz...


         1935. urtea. Hungariako hiri batean Agota Kristof jaiotzen da. Gaztaroan Bigarren Mundu Gerra zela eta Suitzara erbesteratzen da ahizparekin. Frantsesez ikasten du  Agotak. Frantsesez idazten ditu Agotak bere idazle obrak. Testuinguru honetan ekiten dio Koaderno handia bere lehendabiziko eleberria idazteari. Horregatik harritu gaitzakete istorio honetako hainbat gertaerek. Eta horregatik suma dezakegu gertaera hauek Agotak berak bizitakoak edo ikusitakoak direla. Beraz, autobiografia ukitu bat duela esatea ez legoke soberan. Gerra, bi ...


Azken iruzkinak