Kategoria: ero
Jon Mirandek, bere buruari jarritako ezizena da Jon Chao, Agosti bezain erromantikotzat eta gotikotzat zuelako bere burua, agian. Miranderi buruz zer? Arrazista, antisemita, antifrankista, abertzale muturrekoa, garaiko abertzaletasunetik urruti, Paris kosmopolitakoa, ironikoa, ILUNA, erotismo gordinaren bilatzailea, poliglota , euskaldun berria, satirikoa, Europa iparraldeko mitologia zaharraren gurtzaile... Onanismoa, pederastia,, heriotza, nihilismoa, paganismoa, HETERODOXOA, alkohola, drogak, depresioa, nahi eta ezina .... Paradisu galduaren bila zebilen... Haur besoeta...
Hareazko mendiak, harro begiratzen dizu, goitik. Hortxe daukazu, formarik, eta kolorerik sentsualenetik, berotasun lizunenetik deika. Probokazio hutsa da, eta saiatu beharrean zaude. Eman duzu aurreneko urratsa, eta bazoaz, enkontru desiratuenaren bila. Hirugarren urratsean, belaunetaraino hondoratu zara, baina, ez duzu etsiko, hain da ederra! Urrats txikiagoekin saiatu zara oraingoan, eta tira, badirudi baietz, oraingoan asmatu duzula, aurrera zoaz! Bi pausu gora, hiru behera, bost kiloko zama oinetako bakoitzean. Eseri egin zara, une batez. Hondarraren leunak, irrist egin dizu beh...