2009. urtean 42 haur jaio ziren Atakondoa eskolara heldu den urtean etortzekoak izango direnak. Aurre-matrikula epea bukatu berria denean, horrelako datuak jaso dira: Irurtzundarrei dagokienez, 22 jaioetatik 19 aurrematrikula egin dute. 13 haur D ereduan eta 6 A erduan. Arakilen, 10 haur jaio ziren. 7 haurren izenak bildu dira: 5 D ereduan eta 2 A ereduan. Iza Zendean, 4 haurretatik 3 matrikulatu dituzte eta hiruak D ereduan. Imotzen, 2 haur besterik ez daude eta biek euskaraz ikasiko dute, Goñi Haraneko Azantzatarra den haurtxoa bezalaxe. Beraz, batuketa eginda, 26 haurrak D ereduan ...


Zelai Aristi ikastetxean Kultur Etxea bilakatzeko proiektu erakargarri eta potentea izanik, ez dugu uste behar bezalako eztabaidarekin egin denik eta egiten ari denik. Kulturgintzan konprometiturik dauden elkarte eta norbanakoen parte hartze zuzena ezinbestekoa da horrelako proiektuen aurrean. Elkarteekin egon dira Udalaren ordezkariak eta bilerak ere egin dira, baina espazioaren antolaketaz besterik ez da hitz egin. Udalak ez du diseinuaz haratagoko eztabaidarik bultzatu eta elkarteok ez dugu gure lokalaren neurriaz aparte ezer gehiago proposatu.  Herriko kultur azpiegitura garrantzi...