Urtebete igaroko da laster biok ahaztu nahi dugun egunetik.Biok ahaztu nahi dugu egun hura.Biok, ahaztu.Zuk nola erantzun jakingo ez zenuen galdera bat egin nizulako. Eta nik entzun nahi ez nuen erantzuna zuela jakin arren, galdera egin nizulako.Denbora igaro da. Ahaztu ezinik gehiago ahaztuta baino. Hala ere, ahaztea lortu nuen nik behintzat.Esan gabekoak ahaztea nola izan daiteke hain zaila?Agian ez da ahaztu nahi dugula, ahaztu behar dugula baizik. Ahazte komeni zaidan gauzekin, beti gertatzen zait gauza bera. Patuak beti gordetzen dit sorpresaren bat ahazten baldin badut gogorarazteko. ...


Lagun hori: Zure aspaldiko eskutitzari erantzunez esan behar dizut: Suetenaz honantzaldeko biztanleak (ere) ez garela zoriontsuak. Hemen (ere) mutu dirautela oraindik telefonoek, bihotz mortuak bailiren gauez gau, etxeko laberintoaren azkeneko salan. Greenlanden ospelak direla parajeak, nolakoak bestela? Badaudela Shell konpainiako gasolinategiak, eta beste marka batzuetakoak (Repsol, Total, Exxon,...) ere bai, baina guztiek daukate administrazio kontseilu berbera. Tximeletak lehen bezala biltzen direla tximeletarik geratzen den lekuetan, baina neguan ez, neguan ez dago tximeletarik. Espioi...


Irakurri badituzue gure albisteak, zer uste duzue guzti honetaz?Eraginik izan al du zuentzat Otegik?Eta su etenari buruz zer deritzozue? Zuen erantzunaren zain gelditzen gara


Azken iruzkinak