Kategoria: egizu
Barreiatzen egitasmoko bigarren gonbidatua Lander Solozabal dugu: Lander Solozabal Egizuko kidea, getxoztarra.Galderari erantzuten hasi aurretik ohar txiki bat: ni ez naiz inondik inora aditua soziolinguistika kontuetan; izatekotan, apur bat aritua, eta zalea, eguneroko lanek eta kezkek behartuta, neurri handi batean. Oso modu sinplistan esanda, eta soziolinguistikaren ezagutza zabaltzeaz ari garela (dibulgazioa), bi maila ikusten ditut hemen ere: goi maila edo akademikoa (edo makroa, nahiago baduzue), eta etxean / auzoan / herrian ibiltzeko moduko maila edo maila domestikoa (edo mikr...
Gaurkoan bost blogen kritikatxo bat eskegiko dugu egunak ilundu nahi ditugulako gauak argitu nahi ditugun bezala. Hauek dira gaurkoan idazteko aitzakiak: www.abagaztetxea.blogspot.com da Abadiñoko Gaztetxearen bloga. Bertan herrian saltsa jarriko duten ekintzak eta deialdiak azaltzen dira. Komunikazio tresna interesgarria da blogen kontua, autogestioan oinarritutako elkarte batentzat. Esan beharra dago, gune honetan berriak eta deialdiak maiz eguneratzen direla eta gainera, testuaz gain irudi eta afixez osatutako argazkiak leihoak ere badirela. Atal ezberdinak ere baditu blogak, gazt...