Blog interesgarriak: kulturaren bultzatzaile

egunilun 1456132069370 egunilun | 2008-02-29 11:52

Gaurkoan bost blogen kritikatxo bat eskegiko dugu egunak ilundu nahi ditugulako gauak argitu nahi ditugun bezala. Hauek dira gaurkoan idazteko aitzakiak:

 

www.abagaztetxea.blogspot.com da Abadiñoko Gaztetxearen bloga. Bertan herrian saltsa jarriko duten ekintzak eta deialdiak azaltzen dira. Komunikazio tresna interesgarria da blogen kontua, autogestioan oinarritutako elkarte batentzat. Esan beharra dago, gune honetan berriak eta deialdiak maiz eguneratzen direla eta gainera, testuaz gain irudi eta afixez osatutako argazkiak leihoak ere badirela. Atal ezberdinak ere baditu blogak, gaztetxea argazkitan, Abadiñoko musika taldeen informazioa, youtube-ko bideoetako estekak, inkesta, gaztetxearen historia, etab.

 

 

http://www.blogak.com/huhezinema HUHEZI fakultateko Ikus-Entzunezko komunikazioko ikasleek sorturiko bloga da eta bertan azaltzen den berri nagusia fikziozko laburmetraien lehiaketa da. Benetan interesgarria izan daiteken bloga da batez ere ildo bereko ikasleentzat. Ea aurrerantzean berri gehiago eskegitzen dituzten!

 

 

http://www.blogari.net/euskargazki  Blog honek erakusten digu besteak beste posiblea dela euskal kulturaren transmisiorako blogak erreminta gisa erabiltzea. Kasu honetan argazkiak dira nagusi hemen. Euskal Herrian eginiko bidaietan zehar, txoko ezkutuenetan eginiko argazkiak azaltzen zaizkigu begien bistan. Interesgarria eta gomendagarria da bloga, zinez. Euskal Herria ezagutu eta barnean bidaiatzeko gogoa ematen duten horietakoa.

 

 

http://www.blogari.net/egizu Getxoko Egizu! elkarteak kudeatutako bloga duzu ondokoa. Bere helburua Getxoko herrian euskara eta euskal kultura sustatzea da eta ekintza ezberdinen informazioa azaltzen da bertan. Mendi irteeren argazkiak azaltzen dira batetik eta ikastaro edota beste zenbait ekintzen argipenak bestetik. Kultura sustatzeko blog eredugarria.

 

 

Dantza soinu eta erritmoak dakarzkigu http://www.dantzan.com/blogak/haritz Haritz dantza taldearen blogak. Beraiek aurrera eramandako ekintzen inguruko informazioa eskaintzen zaigu bertan: dantza txapelketak, bazkari antolaketaren bat edo beste, dantza saioen informazioa, dantzen errepertorioa... Urteetan zehar aurrera eramandako ekintzen bilduma freskoa ezbairik gabe.

 


Utzi iruzkina: