Gaurkoan bost blogen kritikatxo bat eskegiko dugu egunak ilundu nahi ditugulako gauak argitu nahi ditugun bezala. Hauek dira gaurkoan idazteko aitzakiak:   www.abagaztetxea.blogspot.com da AbadiƱoko Gaztetxearen bloga. Bertan herrian saltsa jarriko duten ekintzak eta deialdiak azaltzen dira. Komunikazio tresna interesgarria da blogen kontua, autogestioan oinarritutako elkarte batentzat. Esan beharra dago, gune honetan berriak eta deialdiak maiz eguneratzen direla eta gainera, testuaz gain irudi eta afixez osatutako argazkiak leihoak ere badirela. Atal ezberdinak ere baditu blogak, gazt...