Kategoria: egaña
Hona hemen, doan eta debalde, gura dauenaren esku, Durangoko Uribarriko Andra Mari Elizak argitara emon eban "Justiziaren alde otoitzean" liburuxka, "otoitzean" sortako 21. alea. hain zuzen ere. Get your own - Open publication
Orain bost urte iritsiziren etxeko atera, txamarra zaku, gizon batPatroleraino atera.Argazkitan azaldu zentxamarra burutik behera, begiratua oinetan, bideko har-legarrera.Zer ote zeukan aurrean?Zer uzten zuen atzera?Nork egin zuen oihua:"EGUNKARIA aurrera!"?Zihoana zihoalaez zihoan soilik beramordoxka bat gindoazenzakupe hartan batera.Ziega batean sarturikzeinek babestu behar nau?Berriro krisketa-hotsabizia, mingarria, rau!"Todos son del mismo saco"gizalege-eza arau..."Ez al duzu erantzun nahi?zutitu, biluzte, barau!"Zaku bat burutik beherazaku zaku zakua hau!Dena zulo beltz bihurtuzden-den...
"Azaro, liburu aro" jardunaldien baitan, solasaldi interesgarria dugu ostegunean arratseko 20:00etan Deustuko Bidarte Udaltegian. Iratxe Retolaza eta Ibon Egaña, Berriako literatura kritikari gazte eta zorrotzak izango dira "Zerk egiten du interesgarri liburu bat?" galderaren inguruan jardungo dutenak. Hurbildu eta solastu liburu aroan.(Berbaizu elkartearen blogetik hartua)