Kategoria: danimarka
Orain dela gutxi, Venezuelako presidenteak, Nicolás Madurok, Herritarren Goreneko Zoriontasunaren Aldeko Ministerioa jarri zuen abian. Oposizioak eta munduko askok barregarri hartu zuten berria, ministerioren bat beharrezkoa al da horretarako? Edo, ez al da hobe beste ministerioek ondo funtzionatzea eta horrela zoriontsu izateko baldintzak berez ezarriko dira? Butaneko erregeak, 1972an, Estatuko Zoriontasun Gordina indikatzailea sortu zuen. Bere herritarren zoriontasun maila igo nahi zuen budismoaren aginduak jarraituz: gorputza eta espiritualitatea zaindu behar dira neurri berea...
Oraingoan Iparralde hotzetik etorri zaigu berria: Groenlandiako herritarrek autonomia maila handituko dien estatutuari baiezkoa eman diote. Komunikabideen arabera, lege hori indarrean jarri bezain laster, munduko irlarik handiena estatu ia independente bihurtuko da, Kopenhageko gobernuak atzerri eta segurtasuneko eskumenak izango baititu soilik.Etorkizunean estatu guztiz independente izateko ateak zabalik ditu Groenlandiak, egunen batean bertako herritarrek horrela erabakitzen badute. Galdera argiek erantzun argiak ekartzen dituztenez, ez dago zalantzarik: herritarren %72ko partehartzeareki...