Kategoria: cadiz
Izango zen 1786.urteko estreinako egunetan, Franz Joseph Hayd-ek orkestra lan berezi bat egiteko enkargua jaso zuenean, hots, Bariku Santurako konposizio instrumental egokia egin zezala. Beren beregi, Jesukristoren azken hitzei egin behar zien konposizio musikala.Enkargua, nondik eta Cadizeko Sta.Cueva zeritzan kofradiatik zetorkion. Hain zuzen ere,- bertan Bariku Santuko eliza-zeremoniarako halako orkestazio berezia behar zutela eta-, Jesukristoren azken zazpi hitzak zeritzen eliza-hautuei nolabaiteko musika apaindua eman nahi zietela hitz bakoitzaren ondoko predikua lehorregi gerta ez zed...
Nire familia guztia, amaren aldetik, Cadizekoa da. “la tacita de plata” izenaz ere ezaguna. Benetan zoragarria! Bertako jendearen alaitasuna, humorea, hiriaren argitasuna, kolorea, eguraldia… Beti nago desiratzen bertara jaistea. Alamedan dagoen kioskoan arraintxo frijitua jatea garagardo freskagarri bat edaten dudan bitartean, haizeak duen itsas usain hori sentitzea, La Caletako hondartzatik eguzkia itsasoan sartzen ikustea, La Viña auzoan tapak jatea… Nahiz eta nire herrialdea ez izan, etsi- etsian oroitzen dut Cadiz. Sanlucar de Barramedatik hasita &...