Apirilaren 17an, Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren hatzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila zaigu denbora b...
Pasadan martxoaren 14an Patxi Trapero eta Iban Aranzabal HUHEZI-ko fakultatean blogei buruzko hitzaldi bat eman zuten, blogen erabilpena sustatuz. Lehen, oso murriztua zen aurki genitzakeen blog kopurua baina egun, geroz eta arruntagoa egiten da gure egunoroko bizitzan. Teknologia etengabeko hedapenean dagoenez, gizartea hedapen horrekin bat egiteko beharra ikusi du, egunerokotasunean oinarrizkoa bilakatu den arte. Patxik eta Ibanek blogak milaka aukera ematen dituztela defendatzen dute, ez bakarrik norbere arazoak kontatzeko. Ala ere, gai izan behar zara zure iritzi, sentipen,...
beno... propaganda pixka bat egitera noa... hauxe da lan egiten dudan tabernaren helbidea: http://www.viafora.cat/donostia/viafora.html. oso toki atsegina da, bereziki eguzkia egiten duenean.. eta oso ondo jaten da bertan! Kataluniako bazkari tipikoak ematen dute. espero dut honen ondoren nagusiak soldata igotzea...
Amaiera geroz eta hurbilago dago, eta horrekin batera, etorkizuna erabakitzeko momentua … etorkizuna, etorkizuna, etorkizuna … hitz horrek pertsegitu egiten nau! Geroz eta gogo handiagoa daukat furgoneta bat erosteko eta hondatzez hondartzez ibiltzea. Bizimodu nomada nahi dut!
Nire gusturako, Van Gogh- en koadrorik politena! Izugarrizko artista iruditzen zait, beste askoren parean, noski… Arles herriko taberna dugu bertan. (maisu honetaz hitz egiterakoan, segituan lotzen dugu belarriaren anekdota xelebre hartara, eta zuen ezagutza handitzeko, esango dizuet Arlesen moztu zuela, Gauguin margolariarekin eztabaida bat izan ondoren) Garai hartan, argia irudikatzea zen oinarrizkoena eta horregatik joan zen Arlesera, Frantziako hegoaldean dagoen herri horretan argia bortitza baita. Koadroan, ordea, argi artifiziala irudikatzen du, taberna eta leihoetako argia.&nb...
Nire familia guztia, amaren aldetik, Cadizekoa da. “la tacita de plata” izenaz ere ezaguna. Benetan zoragarria! Bertako jendearen alaitasuna, humorea, hiriaren argitasuna, kolorea, eguraldia… Beti nago desiratzen bertara jaistea. Alamedan dagoen kioskoan arraintxo frijitua jatea garagardo freskagarri bat edaten dudan bitartean, haizeak duen itsas usain hori sentitzea, La Caletako hondartzatik eguzkia itsasoan sartzen ikustea, La Viña auzoan tapak jatea… Nahiz eta nire herrialdea ez izan, etsi- etsian oroitzen dut Cadiz. Sanlucar de Barramedatik hasita &...
Ezagutzen nauten denok, badakite, nire lagunotaz oso arro nagoela, eta, nola ez, lerro batzuk dedikatu behar nien txoko honetan. Hamalau urte dauzkagunetik gaude elkarrekin, askok, ordea, lehendik ere. Urteak dira jadanik 23 neska inguru gara guztira, denak oso desberdinak baina, aldi berean, bat gara guztira. Elkarrekin hazi gara, bakoitzaren aldaketak, arazoak, gaixotasunak eta alaitasunak elkarrekin pasa ditugu, eta hala segitzeko intentzioa dugu, nahiz eta bakoitzak bere bidea geroz eta gehiago zuzendu. Denetik daukagu: arkitektoa, ingeniera, mediku, albaitari, psikologoa, pedagogoa, gi...
Zergatik Firefox? Firefox Internet Explorer-en alternatiba da. Software librea denez, abantaila asko ditu nabigatzaile honek. Joxe Aranzabalen Faroa blogean hainbat testigantza datoz zergatik Firefox galderari erantzunez. Batzuk adituak dira eta beste batzuk erabiltzaile hutsak baina denek dituzte Firefox erabiltzeko arrazoi berdinak. Lehenik, Internet Explorer baino seguruagoa dela. Aipatzen duten beste arrazoia, erabiltzeko erraztasuna da, fitxen diseinuari esker. Gainera, Maite Goñi dion bezala, gehigarri mordoxka erants daitezke eta hauek, etengabe eguneratuz doaz. Eta, euskaldunon onu...
Ver mapa más grande Aste Santuko oporrak Austriako Tirolean dagoen herri batean pasa ditut, Mayrhofenen. Oso herri polita da, elurraz eta mendiz inguratuta, benetan ikustekoa. Bilbotik Munichera hartu nuen hegazkina eta bertatik hiru tren hartu behar izan nituen herri hartaraino iritsi ahal izateko. Nahiko ezkutatuta dago... Nire mutila, beste bi lagunekin batera, karabana batean bizi dira bertan, snowboard egunero- egunero egin ahal izateko. Beraz, goiz jaikitzen ginen, gosaldu eta pistetara joaten ginen. ondoren, neke- neke eginda, dutxa bat hartu, bazkaldu indarrak bereganatzeko eta an...