zergatik firefox?

alucino_pepinillos 1456130715358 alucino pepinillos | 2008-05-07 12:06
1

Zergatik Firefox?

Firefox Internet Explorer-en alternatiba da. Software librea denez, abantaila asko ditu nabigatzaile honek.

Joxe Aranzabalen Faroa blogean hainbat testigantza datoz zergatik Firefox galderari erantzunez. Batzuk adituak dira eta beste batzuk erabiltzaile hutsak baina denek dituzte Firefox erabiltzeko arrazoi berdinak. Lehenik, Internet Explorer baino seguruagoa dela. Aipatzen duten beste arrazoia, erabiltzeko erraztasuna da, fitxen diseinuari esker. Gainera, Maite Goñi dion bezala, gehigarri mordoxka erants daitezke eta hauek, etengabe eguneratuz doaz. Eta, euskaldunon onurentzako, dena euskaraz izatetik gain, nabigaziorako xuxen aplikazioa dauka.

Beraz, galdera berriz planteatu beharko genuke: Firefox, zergatik ez?

ibi87

ibi87 2008-05-07 16:59 #1

Dudaik gabe firefox nabigatzaile onena. Gero eta gehiago gara erabiltzen duguna, gainera euskaraz!!!!


Utzi iruzkina: