artista!

alucino_pepinillos 1456130715358 alucino pepinillos | 2008-05-08 18:11

Nire gusturako, Van Gogh- en koadrorik politena! Izugarrizko artista iruditzen zait, beste askoren parean, noski… Arles herriko taberna dugu bertan. (maisu honetaz hitz egiterakoan, segituan lotzen dugu belarriaren anekdota xelebre hartara, eta zuen ezagutza handitzeko, esango dizuet  Arlesen moztu zuela, Gauguin margolariarekin eztabaida bat izan ondoren) Garai hartan, argia irudikatzea zen oinarrizkoena eta horregatik joan zen Arlesera, Frantziako hegoaldean dagoen herri horretan argia bortitza baita. Koadroan, ordea, argi artifiziala irudikatzen du, taberna eta leihoetako argia.&nb...