oporrak!
Ver mapa más grande Aste Santuko oporrak Austriako Tirolean dagoen herri batean pasa ditut, Mayrhofenen. Oso herri polita da, elurraz eta mendiz inguratuta, benetan ikustekoa. Bilbotik Munichera hartu nuen hegazkina eta bertatik hiru tren hartu behar izan nituen herri hartaraino iritsi ahal izateko. Nahiko ezkutatuta dago... Nire mutila, beste bi lagunekin batera, karabana batean bizi dira bertan, snowboard egunero- egunero egin ahal izateko. Beraz, goiz jaikitzen ginen, gosaldu eta pistetara joaten ginen. ondoren, neke- neke eginda, dutxa bat hartu, bazkaldu indarrak bereganatzeko eta animoarekin bageunden, herrira bueltatxo bat ematera joaten ginen. Bestela, karabanan geratzen ginen hizketan eta pelikulak ikusten. Nire urtebetetze egunean, afari bat egin genuen denak elkarrekin eta gero festa batera joan gine, nahiz eta oso goiz bukatu... Egun batean, Innsbruck-era joan ginen, Tiroleko hiriburua delako. Pena merezi du ezagutzea. Agian aspergarria dirudi, baina nik oso gustora ibili naiz. Elurra, lasaitasuna eta nire mutilarekin egun politak pasa ditut.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: