baten faltan, hamabost!
Ezagutzen nauten denok, badakite, nire lagunotaz oso arro nagoela, eta, nola ez, lerro batzuk dedikatu behar nien txoko honetan. Hamalau urte dauzkagunetik gaude elkarrekin, askok, ordea, lehendik ere. Urteak dira jadanik 23 neska inguru gara guztira, denak oso desberdinak baina, aldi berean, bat gara guztira. Elkarrekin hazi gara, bakoitzaren aldaketak, arazoak, gaixotasunak eta alaitasunak elkarrekin pasa ditugu, eta hala segitzeko intentzioa dugu, nahiz eta bakoitzak bere bidea geroz eta gehiago zuzendu. Denetik daukagu: arkitektoa, ingeniera, mediku, albaitari, psikologoa, pedagogoa, gidoilari, azafata, abokatu … Beti gaude txantxetan, “zuk etxea egingo didazu”, “ta zuk titiak jarri”… Txantxa izan edo ez, bihotzez espero dut lagun hauek betirako izatea, ez nerabezaroko oroitzapen bat. Behintzat, ez dugu inongo intentziorik oroitzapen huts batean gelditzea. “la familia” …
Iruzkinak
Utzi iruzkina: