Kategoria: burdina_partikulak
Txikitan telebista ikustea gustatzen zitzaidan, marrazkiak, batez ere. Eta marrazkien artean gustukoena Mazinger Z nuen. Protagonista mutiko gaztea zen, Koji. Bere aitona zientzialaria zen, eta hil baino lehen (Dr.Hellek hil zuen) bere bilobari kontatu zion bi robot izugarri eraiki zituela gaizkileen aurka borrokatzeko. Ordutik aurrera, Koji sartuko zen Mazinger Zren barruan eta makina gidatuko zuen. Sayaka (bere neska-laguna), aldiz, Afroditaren begiak eta burua izango zen. Koji eta Sayakaren laborategia askotan erasotzen zuten gaizkileek, baina, Mazinger eta Afrodita beti egoten ...