Kategoria: britainia
Erresuma Batuko boto zenbaketa amaituta (eserleku bat falta da, baina hautagai baten heriotza dela eta maiatzaren 27ra arte atzeratu dute) emaitzak ezagutzen ditugu. Atzo gaueko lehen inkestek ziotenaren haritik, honela geratu dira alderdi nagusiak:kontserbadoreak izan dira garaile, bai botoetan (%36,1) baita eserlekuetan ere (306 eserleku). Gehiengo absolutua lortzeko 20 eserlekuren faltan. laboristak bigarren, botoen %29a eta 258 eserleku lortuta; liberal demokratak hirugarren, uste zena baino emaitza kaxkarragoekin, botoen %23 eta 57 eserleku.Hortik aparte, Eskozia eta Galesko abert...
Aspaldian blog honetan ezer idatzi gabe, gaurko eguna baliatu nahiko nuke Erresuma Batuan (United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland) gaur egingo diren hauteskundeei buruz gogoeta txiki bat egiteko.Britainia Handian eta Ipar Irlandan, orotara, 650 diputatu hautatuko dituzte. Sistemak ez du zerikusirik Hego Euskal Herrian ohituta gauden hauteskunde sistemekin. Britainia Handia eta Ipar Irlanda 650 barruti txikitan banatuta daude (constituencies deitutakoak) eta bakoitzak ordezkari bakar bat bidaltzen du Londresko House of Commons-era (parlamentu britainiarraren hiru adarretatik he...
Larunbat gauean Ipar Irlandako Antrim konderrian armada britainiarraren kontrako atentatu bat egin zuten. 38. errejimentuko soldadu bi hil ziren bertan eta beste lau pertsona (soldadu bi eta pizza banatzaile bi) zauritu ziren. Atentatua Benetako IRA taldeak (Real IRA) hartu du bere gain.Benetako IRA 1997an sortutako talde armatua da. Irlandako Errepublikako, Erresuma Batuko eta AEBetako gobernuek terroristatzat jotzen dute. IRAren banaketatik sortutako taldea da, IRAren barnean gehienek Belfasteko hitzarmena (Ostiral Santukoa) onartu zutenean. Benetako IRA taldearen helburua Britainia Handi...