Lars Von Trier-ek Dancer in the dark egin zuen. Björk-ek soinu banda. Kantak bildu eta gerora Selmasongs diskan argitaratu zituen abeslari islandiarrak, kasu honetan argitaratu aditz aproposena izan ez arren. Iluntasunetik filma eta diska errepasatu ditugu Paradisu zineman, ikusmira argitu eta itxurak egin. Belarriekin ikusi esaten zuen orain bi neguko abestiak.


Bjork eta Raimundo Amador

2
valium 1456153572202 Valium | 2008-04-07 16:55

Ikusi aurkitutako bideo, niri asko gustatu zait oso intentsua da, espero dut gustatzea.


Telebistako saio aparta zen La hora Chanante, hori uste dut nik behintzat. Saio guztiek hark bezala barre eragingo baligute...otro gallo cantaría! berreskuratu dut Testimonios deituriko atalean Björk abeslari islandiarrari eginiko parodia. Bizi dugun giro lainotsu honetan, aldarrika dezagun umorea!


Bjork Bilbon

2
No profile photo matx | 2007-07-17 13:58

Atzo Segoviara juan edo ez juan pentsatzen ibili nintzan. Bilboko kontzertuak ez nindula guztiz asetu eta segovian eitxen daben hurrengo kontzertura joatia otu zitzaidan. Gero, gabez, Bjork berakin egon nintzan. Gogoratzen naiz, besaurria ikutu netzala, sentitzen doten gertutasuna berari adierazteko. Berakin hitz egiten egon nintzan. Esan nion, ze ondo, kontzertuan egon nintzala, eta ze ondo pasau neban. Poztu egin zan eta eskertu eiñ zeztan. Iratzargailuak hirugarren aldiz esnatzen ari ninduela konturatu naiz. Bizikleta hartu eta gogor eman diet pedaleri... "I go through all this, b...