Bjork Bilbon

No profile photo matx | 2007-07-17 13:58
2

Atzo Segoviara juan edo ez juan pentsatzen ibili nintzan. Bilboko kontzertuak ez nindula guztiz asetu eta segovian eitxen daben hurrengo kontzertura joatia otu zitzaidan.

Gero, gabez, Bjork berakin egon nintzan. Gogoratzen naiz, besaurria ikutu netzala, sentitzen doten gertutasuna berari adierazteko. Berakin hitz egiten egon nintzan. Esan nion, ze ondo, kontzertuan egon nintzala, eta ze ondo pasau neban. Poztu egin zan eta eskertu eiñ zeztan.

Iratzargailuak hirugarren aldiz esnatzen ari ninduela konturatu naiz. Bizikleta hartu eta gogor eman diet pedaleri... "I go through all this, before you wake up, so I can feel happier, to be safe up here with you".

Ze momentu zoragarri Bjorkekin, kotxian, bizikletan, etxian, eta nun ez... Baina hurrengo gure etxera ekarrikodogu... Edo Taverna del surrera!! Motza izan zan, eta ez nuen lortu espero nuen intensidadia...

Hurrenguan gehixao konzentrauko naiz, eta gertuago ipiniko naiz... ia benetan besaurria ikutzen detzaten.

 

ane

ane 2007-07-18 00:53 #1

nik ere gustora ikutuko nion besaurrea bjorki. kontzertura joaterik ezean bere musika entzuten dut nik ere, beti egiten dut hori ingurura horrelako "izarren" bat datorrenean...amesten jarraitzea aukera bakarra!

etiam

etiam 2007-07-18 16:53 #2

Ezintxuala guztiz asetu diñozu. Asko, agian gehiegi, espero degulako dala
uste dot. Badakizu zenbat momentu on pasa ditugun Bjork-ekin? Zuk koroak egiten
eta nik ahal dudana egiten gero eta gehiago desafinatu nahi daban nere ahots
txoro honekin? Zenbat dantza, zenbat parranda, negar ere batzutan,... miresmen,
desio, inbidixa... zenbat momentu? Madriden ikusi nabanian ere berdina gertatu
jatan. Hainbeste espero izan naban momentu hura gero "MOTZ", "MOTZEGI" egin
zitzaidala.<br />
Aurrerago joateari buruz. Ni "I miss you" kantuarekin atzera jun nitzanian
hasi nitzan ni gehien gozatzen. Eta handik "I missed you" baina han tokia neukan
dantzarako eta eskenatokia zoragarri ikusten zan eta ohiu eta txistu eta dantza
egin naban, eta orduan askatu ahal izan naban aste osoan zehar akumulatutako
tentsio guztia.<br />
Eta orain? Orain zain egon beharko. Zain, berriz noiz hurbilera etorriko,
eta bestela, urrutira jungo gera. Noiz? Nora? Guazen. Violenty happy, because&nbsp; i
love you, violenty happy... pi pi pi... (eta mobilak kale egin zigun).


Utzi iruzkina: