Kategoria: bizitza-ereduak
Jakingo duzuenez, gaur, azaroak 30, 56 pertsona gutxienez hil dira Turkian hegazkin-istripu baten ondorioz. Berez, edozein istripu larria da, eta bizitzaren balioaz jabetzeko ezinbestekotzat jotzen ditut nik istripuak, azken hauek gure ingurukoen balioaz, zer dugunaz eta nork maite gaituenaz ohartarazten gaituztelako. Ezkor samarra da nik botatakoa baina hein handi batean, tamalez, egia izaten da. Beste kontu bat da hedabideek kasu edo gertakari hauek nola tratatzen dituzten. Esklusiba saltzeko, berria inork baino lehenago saldu beharra dago, eta zenbat eta ozenago esan, orduan eta urrunag...