BIlboko Portuko Agintaritza (BPA) Santurtziko kostaldearen jabe da aspalditik, Abra osoko kostaldearena esatea hoba. Ez dakit noiztik estatu espainiarrak eman zion halako eskumena, ez eta ere zein legitimitatez. Geure arbasoek betidanik izan dute itsas bazter hau erabiltzeko onura, lanerako zein dibertimendurako; Abra eta bere itsas-ertzea izan dugu bizi iturri zentzu guztietan, baita hil iturria ere, noski. Berton hasi genuen itsasoarekin maitaldi ederra, gogorra. Geuretzat izan dugu betidanik, munduaren txoko bat gizakiona izan daitekeen neurrian behinik behin.Baina, esan lez, inoiz estat...