Orhiko xoriarena gertatzen zait niri ere. Zeinahi egoeratan, hizkuntza-gaietara joaten zait gogoa. Asteburuan Lapurdin eta Baxenabarren barrena ibili gara, eta han ere, nahi ez dela, bide-seinaleetako testuekin jostatu naiz, hain dira eta ohargarriak.Badira gauzak adierazteko modu bat baino gehiago, baina horiek guztiek bateratzeko joera izaten dute testuinguru formaletan. Alegia, seinale-egileak ezin du gogoeta egin, horietako bat egiten duen bakoitzean, ea bidegurutze, edo dena delako, horretan zer den egokiena. Kaikukeria galanta litzateke.Ipar Euskal Herriko seinaletikan ageri da oro eu...