Kategoria: berbalagunak
Badira hilabeteak Berbalagun egitasmoa berriz ere martxan jarri genuenetik Deustun. Gorabeherak izan dira, batzuk agertu, besteak desagertu, baina gaur egun 5 talde finko dabiltza dinamika iraunkorrarekin biltzen, eta haietako bat blogera hurbiltzea pentsatu dugu. Honako taldean Tamara, Esti, Shere, Gorka, Olvido eta Iñaki ari dira asteroko hitzorduetara agertzen, ordubeteko solasari loturik ostegunero. "Ostegunero biltzen gara taberna berean eta eguraldi ona egitekotan paseotxo bat ematen dugu Deustutik" diosku Iñakik, taldeko euskaldun osoaren funtzioa betetzen duenak. Orain dela ur...
Denbora tarte bat pasa den arren, ezin dugu negua pasatzen utzi sagardotegira egindako irteeran jandako txuleteei omenaldia egin gabe. Guztiak oroitzeko, hemen haietako baten azken argazkia: Mahatserriko eta Getxoko berbalagunekin batera joan ginenez, eta guk baino fundamentu gehiago dutenez, despistatuenek hemen dituzte haien kronika eta argazki bildumak, baita bertso sorta polita ere. Gure aldetik agurrik beroena eta hunkituena guk jandako txuleta guztiei.