NON ZEGOEN JON?

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2010-03-13 10:43

 NUN ZEGOEN JON? Irudiek ez dute hitz gehiegirik behar!!!          Zeintzuk dira ustezko hiltzaileak?


Arnaldorekin solasean ibiltzea beti da ohorea!! BARtulun egon zen Urriaren 13ko sarekada baino lehenago eta kafe luze bat hartu genuen!! Patxarana ere nola ez!! Estatu faxistak ixilarazi nahi duenez, BARtulun hitza emango diogu!! tulu.


Aitortu beharra daukagu Bartulu-n 2005 eko Bertsolari Txapelketa ez genuela ikusi, oraindik gure txokoa ireki gabe zegoen eta segurenik herriren batean pote latz baten hatzaparretan preso egongo ginen. Nahiz eta horrela izan, gaur goizean zera aipatu dit Antton-ek, “agian Bertsolari Txapelketa ere debekatuko duela Ares jaunak, espainiar auzitegien laguntzarekin” eta egia esan ez ninduke harrituko. Internet-en azken txapelketako bertso bila hasi gera eta horra hor Amets Arzallus-ek oparitutako altxorra. Laburbilduta herri oso baten aurrean mintzo da eta egia esan hainbat esparru ukitzen ditu...


Aspaldian lagun biri zera esan nien: -BARtulu itxiko dut, potroetaraino nagoelako. Atzo etorri ziren txapelgorriak tabernan nituen preso-lagunen argazkiak kentzeko aginduarekin(ez dakit zer goraipatzeko aitzakiarekin). Erreta nago eta nahiago dut zuek bezela erreleboko lan-ordu horietan murgiltzea, nahiz eta puta-seme bat majo aberestako den nere lanarekin. Beraz, hurrengo egunean BARtulu-ko pertsiana itxi nuen. Gure lagunetaz agurtzeko denbora ez nuen hartu, egoera bortitza nuen eta horrela ba. Bitarte hontan, egia esan beharko banu ez dut lanik egin, lehendik banuen diru pixka bat g...


ESkeRRIk AsKO MiKEL!!!

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2008-12-01 20:10

Sarritan edukitzen genuen gure artean Mikel!! BARtulun present egongo da aurrerantzean ere!! ESkeRRIk aSko MIkeL! tulu


FInaL DIaLOGado!

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2008-06-07 13:56

TULUn ere “A favor de un final dialogado...” Y cuanto antes, de este maldito marco político, fruto de la obsesión de los golpistas de 1936 por dejar todo atado y bien atado. Voto por un final dialogado de la farsa llamada transición para comenzar una verdadera transición democrática que rompa los cordones umbilicales con el franquismo. Mi papeleta es por un final dialogado del fanatismo españolista, para que los nacionalistas españoles asuman por fin que tienen derecho a defender sus ideas, pero no a imponerlas, ni por la voluntad de Dios, ni por la de rey alguno, ni por la Constitución de ...


La GUERRILLERA

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-08-04 12:36

-Abuztua iritsi dela eta orain denbora izango dugu lasai egoteko, BARtulu zabalik egongo da, Iratxek pelikularenbat astero jartzearen ideia eman zidan eta beno, helatuak jaten ditugun bitartean zinearen munduan murgilduko gera. Lehenengo pelikula Iratxek berak ekarri du, FARC-en sartzen den neska bati buruzko pelikula bat dugu, bera nahiko guerrillaria da eta ez dakit berak ere pelikularenbat egingo digun ere!!  


Julieta TULUn

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-04-12 16:33

Gaur eguna elegante doala onartu behar, betiko lagunak Tulu-n eta betiko istoriak. Prozesua gora ta behera, Batasunaren ilegalizazioa, Josu Jon telebistan ikusten denaren arabera, ez omen dela oso normala! Goreti eta Eider ez dabiltzala elkarrekin eta nola ez! asteburuan Patxik kriston legatza harrapatu zuela. Orain gogoratu naiz, diskak saltzen ibiltzen den afro-euskaldun bati lau cd erosi genizkiola eta hor doa lehenengoa, besteak aurrerago jarriko ditugu. Julieta Venegas-ena da, denon osasunerako, jakin ez dela Txiki Benegas-en ezertxo ere. Beraz musika maestro!


jamaika-tulu

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-02-14 15:26

Jokin etorri da gaur ere kafea hartzera, bera Elorrixotik etortzen da egunero lanera gure herrira, lantegian bazkaldu eta gero TUlU-ra etortzen kafea hartzera. Gaur opari eta guzti dabil, interneten lortutako bideo bat ekarri digu, astegunak alaitzeko Fermin Muguruza-ren azken bideo-klipa. Beno, hor doa ba, kafeari laguntzeko Jokinen aportazioa.


OnGI eTORRiak!!

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-01-18 20:36

Zabaldu dugu lagunak                          Ongi etorriak BARtulu-ra!!       Egunak joan egunak eto- Rri, iada nabari genuen  honen beharra!! Lasai jarri ta nahi duzuna kontsumitu,   zure etxean zaude. Lagunak ere gure txokora gonbidatu,   guztiok dugu guztion beharra,  irakurri, entzun, ikusi, hausnar- tu eta batez ere hitz egin, ezta- baidatu. Gure tabernan, hitz jarioa eten ezina izan dadila, gaiak aterako ditugu eta b...


Azken iruzkinak