JaRRaiTzEko aSMOarEKIN!!!!
Aspaldian lagun biri zera esan nien:
-BARtulu itxiko dut, potroetaraino nagoelako. Atzo etorri ziren txapelgorriak tabernan nituen preso-lagunen argazkiak kentzeko aginduarekin(ez dakit zer goraipatzeko aitzakiarekin). Erreta nago eta nahiago dut zuek bezela erreleboko lan-ordu horietan murgiltzea, nahiz eta puta-seme bat majo aberestako den nere lanarekin.
Beraz, hurrengo egunean BARtulu-ko pertsiana itxi nuen. Gure lagunetaz agurtzeko denbora ez nuen hartu, egoera bortitza nuen eta horrela ba.
Bitarte hontan, egia esan beharko banu ez dut lanik egin, lehendik banuen diru pixka bat gordea eta beraz, egoera pertsonalaren inguruan hausnartzeko denbora hartu dut. Hamaika buelta eman diot egoerari, lanaren inguruan hausnartzeko aukera eta BARtulu-ren etorkizunaren inguruan, herrian gazteak ibiltzen diren taberna bakarra, arazo sozialak benetako garrantzia duten gunean, urkoaren ongizatearekin jolasteko gogoa dutenen etsaia eta lagunak benetako lagun diren honetan. Maite dugunari maitasuna eskeintzea ezinbestekoa den gunea, maite ditugunak paretan zintzilik guri begira egotearen harrotasunez.
Baina egoerak horrelakoak dira estatu demokratikoetan eta boterera trikimailu anti-demokratikoak erabiltzen iristen diren hauek, “pensamiento unico”-aren lagunek, Xabier, Koldo eta Arantxaren argazkiak kentzeko eskaera egiten digutenean zer lortzen dute? Ezinegona, nazka eta amorrua!!! baina beraientzat zuzenean, ez dira ohartzen Xabier, Koldo eta Arantxa ez direla soilik argazki bat, badakite ez drela ez dakit zer goraipatzeko argazkiak, ez direla soilik espainiar estatuaren muntai polizialen bitartez kartzelaratutako euskal herritarrak!! dudarik gabe hori baino askoz gehiago dira!!! Gure lagunak dira, gu behar bizian egon ginenean besoak zabaldu eta beraien babesa eskeini/eman zigutenak; sentimentuak dira, laguna duzun harekiko maitasuna; eta lagunak eta sentimentuak buruan eta bihotzean eramaten dira. Beraz, alperrikako lana paretatik kentzea, bihotzak sentitzen duena ezin bait da inondik kendu edota ezabatu, eta horra hor espainiar estatuaren porrota.
Beraz, gaurtik aurrera BARtulu berriz ere zabalduko degu, Xabier, Koldo eta Arantxaren argazkiak paretatik kenduko ditudalarik. Argazkien ordez, hiru lorez margotuko degu pareta eta egunero lorekiko elkartasunez, edaten eta jaten emago diegu. Presoen/lagunen/loren kontrako erasorik ez degu onartuko eta salatuko ditugu, lagun bat ez delako sekula ahazten eta lagunok lagunon beharra dugulako.
Oharra: Agian txapelgorriak lorak kentzeko eskatuko digute!!! gure bihotzak kendu bitartean porrota mahai gainean dute!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: