Kategoria: b
Open publication - Free publishing - More liburua
Eta agian B.A horren entziklopedia ezezagun horretan ni jaio nintzen urtean zer gertatu zen jarriko balu, efemeride gisa edo... ziurrenik anfora urte hartan hautsi zela jarriko du, eta kasualitatez ni jaio nintzen egun berean. Ez dut Anfora zer den jakingo eta hiztegian begiratuko dut. Metafora ez dut ulertuko, baina Borgesekin (edo literaturako klasean emandakoarekin...) gogoratuko naiz, urruneko bi elementu antzekoak badira lehenago gauza bera edo antzekoak zirelako da. Eta orduan ulertuko dut dena... Urte hartako egun hartan erori zen anfora edo anphora edo dena delakoa lurrera eta mil...
Gaur badira bost urte "EGUNKARIA" izeneko aldizkaria kaleratzea galarazi zutela, Garzonen agindupean, poliziak bere bulegoak eta lantokia itxi zuten. Gu horren aurka gaude, zeren eta guk euskeraz ikasten dugu, eta beharrezkoa dugu euskera klasez kanpo. Gainera, bere eduki osoa euskaraz duen egunkari bakarra da, eta gure ustez euskeraren ofizializazio eta zabalkuntzarako ezinbestekoa da. EGUNKARIA AURRERA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Ikastoletan gauza asko gertatzen dira, suspentsoak (matekoa `-`), negarrak,… baina bereziki Ikastola batean dagoena, jauziak dira. Jolastoki orduan geundela, tontakeriak egiten hasi ginen, dantzatzen, korrika egiten eta noski jauzi egin ginen, baina hori ez da kontua, kontatu behar dena jauzi ikaragarri bat da. Neska bati gertatu zitzaion, Amaia izenekoa. Jolastokitik klasera bueltatzen ari ginela, beti bezala, gure lagunen gela aurrean geratu ginen, Amaia eta ni. Tontakeri bat egiten geunden, eskuekin eutsi elkar genuen. Inklinaturik geunden gure pisua nibelatzen gintue...
SANTA AGEDA Pasa den astelehenean Santa Ageda ospatu genuen ikastolan.Horretarako kanta buruz ikasi genuen eta ikastolara makila bat ekarri genuen.Kanta honako hau da: Dios te salve Ongi etorri Gabon jainkoak dizuela Legearekin kunpli dezagun Gaur Santa Ageda bezperan. Aintzaldu daigun Agate Deuna Bihar da ba Deun Agate Etxe honetan zorion hutsa Betiko euko al dabe. Zeru goi-goian eder izarra Errekaldean lizarra Etxe hontako nagusi jauna Urre gorrizko bizarra. Zorion etxe hontako denoi Oles egitera gatoz Aterik ate ohitura zaharra Aur...
Gaur Litio,Sodio,Potasio,Rubidio,Zesio eta Frantziorekin egon gara klasean..^_^ hau da..Lidiarekin jajaja. Gimnasiatik pixka bat berandu etorri gara eta klasea hasita zegoen. Noski ez dugu ezer ulertu. Bihar kontrola daukagu eta ez dugu ezer errepasatu -_- gainera esaten du ez duela nahi guk ez gainditzea, baina ez du ezer egiten gu laguntzeko.Irakaslea da, bai, baina ez du eskubiderik hori egiteko. Ezer ez errepasatzea eta gu heltzean klasea hasita egotea. Gure errua ez denean berandu heltzea..gimnasiatik berandu irten gara eta.
Gaur lehenengo orduan gimnasiako kontrol bat izan dugu, aerobika hain zuzen ere. Klasea bost taldetan banatuta zegoen eta talde bakoitzak koreografia bat asmatu eta grabatu behar zuen. Taldeak mistoak ziren baina noski neskak hobeto dantzatzen genuen..^_^..Klasearen hasieran ensaiatzen egon gara eta gero bi grabaketa egin ditu talde bakoitzak..(oso gaizki atera delako lehenengo grabaketa…urduritasuna dela eta..jeje) Gure irakasleak esan du hurrengo egunean grabaketak ikusiko ditugula eta talde bakoitzaren nota denon artean adostuko dugula.
Aurreko astean DBH 3B klasean,egun guztietan bezala, gauza ikaragarri bat gertatu zen. Gauzak botatzen jolasten ari ginela, arbelaren borradorea leihotik behera erori zen...(bota zuten..=P ). Momentu horretan irakaslea atetik agertu zen eta klasea hasi zen. Borradorea bota zuen mutikoak eskua margotu eta komunera joateko baimena eskatu zion irakasleari,eskua garbitzeko zela esanez.Noski irakasleak utzi egin zion,baina mutikoa ez zen komunera joan,borradorearen bila baizik.Horretarako ate bat saltatu behar izan zuen,itxita zegoen eta. Klasera heldu zenean borradorea poltsikoan zeramala ...
Blog honen sorreraren zergatia oso sinplea da. Informatikaren eremuan euskaraz ez dago ezertxo ere. Beno ba, blog honen aportazioa hori da, urteetan zehar ikasi duguna euskaraz argitaratzea. Ez gara informatikari trebeenak, baina gauza bat argi daukagu:Guk gazteleraz edo eta ingelesez ikasi behar izan duguna, euskara hutsean eskaintzea eta dohain. Badakigu poliki-poliki egin beharreko lana dela. Hasierako asmoa, materialak astean behin sartzen joatea da, ikasgai formatoan. Php lengoaietik hasiko gara. Ondoren Javascript eta C lengoaiarekin sartuko ginateke. Zergatik ez ...