BoRrAdOrEaReN hEgAlDiA
Aurreko astean DBH 3B klasean,egun guztietan bezala, gauza ikaragarri bat gertatu zen. Gauzak botatzen jolasten ari ginela, arbelaren borradorea leihotik behera erori zen...(bota zuten..=P ). Momentu horretan irakaslea atetik agertu zen eta klasea hasi zen. Borradorea bota zuen mutikoak eskua margotu eta komunera joateko baimena eskatu zion irakasleari,eskua garbitzeko zela esanez.Noski irakasleak utzi egin zion,baina mutikoa ez zen komunera joan,borradorearen bila baizik.Horretarako ate bat saltatu behar izan zuen,itxita zegoen eta. Klasera heldu zenean borradorea poltsikoan zeramala bere tokira joan zen, azkeneko ilaran. Irakasleak borradorea behar zuenez bere bila hasi zen eta bere lekuan ez aurkitzean galdezka hasi zen. Orduan guztiok barrezka hasi ginen eta mutiko horrek borradorea bere poltsikotik atera eta lurrera bota zuen inor konturatu gabe. Mutikoa altxatu zen eta esan zuen: “Begira!Hemen dago borradorea..!”.Hori esatean irakasleak logikoki esan zuen borradorea lehenengo ilarako norbaitek bota behar izan zuela. Berriro denok barrezka hasi ginen eta matematika klasea normal jarraitu zuen,beti bezala.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: