Kategoria: autodeterminazio
“Tinariwen”, tuareg-musika taldeko baxu-jotzailea den Iyadou Ag Leche, abesti zirraragarriarekin datorkigu, “Toumast tincha” (Herria saldu dute) deritzo abestiari. Honen bidez, joan den urtarrilean MNLAren bitartez, tuaregek, ilusio betez, hasitako erreboltak, oraintsu hartu duen norabide aldrebesa, kritikatu nahi izan du. Zertarako saiatu eguzkia atzamarraz estaltzen?
(...) Baina Mohamed ben Abdelkrimek errebindikatzen zuen independentzia arriskua zen Frantziarentzat, eta Britainia Handiarentzat ere bai, beste herri askorentzako egitasmo bihur zitekeelako. Huber Lyauteyk labur eta argi azaldu zuen arazoa esaldi honetan: “ez dago gure interesentzat ezer kaltegarriagorik Fezetik hain hurbil estatu musulman independente eta modernizatu bat baino” Natiboak ezjakinak, fanatikoak, ez-gauza ziren artean, frantziar inperialismoak legitimitatea izan zezakeen. Baina errepublika moderno batek guztiz absurdo bihurtzen zuen inperialismoak babesle papera bere gain ha...