Bagoaz azkenean Bruselara, kanpora, atzerrira edo... Luluk eta Elmerrek badute han lagunarteko beroa eta maitasun sendoa, baina beti lez etxea aurkitu nahi duten orain han, beste edonon bezala, inon baldin bada...Euskaraz ulertuko digute Bruselan ere, ezta? Bruselan abenduak 15 egingo dugun emanaldia berez oso berezia izango bada ere, emanaldirako gonbidatu bereziak are gehiago edertuko du eguna. Gontzal zuzenean arituko da musika jotzen. Berak sortu zituen "Honolulu, leku bat" lanerako kantak eta orain, beste sorpresatxo batzuekin batera, zuzenean eskainiko ditu. Izugarria izaten ari ...


Zorri 3: Ondo datorkigu atzerira joatea, gauza asko ikasten baita atzerrian. Zorri 1: Jakina, baina hurrengoan atzerri epelago batera joango ahal gara! Zorri 2: Horixe, Gumer forropolarrezko txanoaz ibilita guk gutxi ikusi eta gutxiago ikasi... Zorri 3: Bai, baina atzerrian atzerriko egunkariak erosten ditu Gumerrek eta idazle desberdinez gozatzeko aukera dugu, esaterako Manuel Rivas. Zorri 4: Baina “El Pais” ez da atzerriko egunkari bat, ezta? Zorri 3: Bueno, hori beste eztabaida bat da. Esan nahi nizuena zen hunkitu egin ninduela Manuel Rivasek bere zutabean kontatzen zuen pasadizoak: Ba...