Atzerriko haizeak
Zorri 3: Ondo datorkigu atzerira joatea, gauza asko ikasten baita atzerrian.
Zorri 1: Jakina, baina hurrengoan atzerri epelago batera joango ahal gara!
Zorri 2: Horixe, Gumer forropolarrezko txanoaz ibilita guk gutxi ikusi eta gutxiago ikasi...
Zorri 3: Bai, baina atzerrian atzerriko egunkariak erosten ditu Gumerrek eta idazle desberdinez gozatzeko aukera dugu, esaterako Manuel Rivas.
Zorri 4: Baina “El Pais” ez da atzerriko egunkari bat, ezta?
Zorri 3: Bueno, hori beste eztabaida bat da. Esan nahi nizuena zen hunkitu egin ninduela Manuel Rivasek bere zutabean kontatzen zuen pasadizoak: Bazen irla bat Galiziako ibai batean 36ko gerran gartzela moduan erabili zutena. Bertan sartzen ziren presoek berehala galtzen zuten irteteko itxaropena, gauza jakina baitzen preso guztiak akabatzen zituztela egun gutxitara. Kontua da bazela bertan apaiz bat, gartzelako kapelaua edo, eta harek presoei Hamar Aginduak errezitatzen omen zizkien: “Primer mandamiento: Amarás a Dios sobre todas las cosas, segundo mandamiento: No tomarás el nombre de Dios en vano....” Agindu bakoitzaren azalpena egiten zien jarraian. Bosgarrenera heldu arte, hemen gelditu eta esaten omen zuen: “Quinto mandamiento: No matarás. Pues bien, con éste vamos a hacer una excepción”.
Zorri 2: Putakumea!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: