Kaixo lagunok! Gaurko honetan tristura handia sortzen digun gai berri batekin gatoz; Espainia mailan, zer nolako ondorioak dituen bizi dugun krisiak haurrengan hain zuzen ere. Krisiaren ondorioz UNICEF gobernuz kanpoko erakundearen arabera, haurren pobrezia %10a igo zen  2008 -2010 bitartean; hau da, bi urtetan 205.000  haur gehiago zeuden egoera horretan. Igoera honen ondorioz, Espainian ia 2.200.000 haur pobreziaren atariaren azpitik bizi ziren, krisi ekonomikoaren eragin handienak pairatzen zituen giza -taldea bilakatuz. Gai honi inguruko bideo hau aurkitu dugu EITBko teleberr...


Zuzeu

lademenzia 1456150799979 La Demenzia | 2009-05-12 15:20

Web 2.0-ko klasean Hasier Etxeberria eta Mikel Lasa-ren hitzaldia jaso genuen eta ZuZeu webgunea aurkeztu ziguten. Albistari digital honetan zerbitzu ezberdin eta oso interesgarriak aurkitzen ditugu. Adierazi zutenez, komunikazioen garapenarekin oso lotuta dagoen ataria da hau, eta horrela antzematen da webgunea bisitatzerakoan. Beraien orrian jasotzen dutenaren arabera: "Blogen blog moduko bat ere izan nahiko luke ZuZeuk, nor bere aldetik ibili beharrean, elkarren ondoan hobeto gaudelakoan". Gainera irabazi asmo gabeko ekimena dela diote eta hori benetan miresgarria da. Orduan badaki...


Eta nik zer dakit. Idaztea atsegin badut blog bat sortzeko esan dit Josuk. Eta nik zer nekien, inoiz ez dut holakorik probatu. Noiz edo noiz Pello Zabalaren artikulutxoak irakurri ditut Berriako blogetan... Baina nik zer nekien, hemen, txokotxo hau muntatzea lortuko nuela.Baina oso erraza iruditu zait; teknologia berrien aurrerapena gaur egun itzela dela ikusi dut gaur, hiru minutu eta lortu dut Internet delako honetan nire etxetxoa. Batek jakin zer idatziko dudan; agian lagunarteko pasarteak, agian lehiotik ikusten dudan txoriaren txorrotxioa, agian... Batek jakin!