Haurren Pobrezia

esku2deak 1456132367059 Esku2deak 2 eskurentzat? | 2014-04-20 23:28

Kaixo lagunok!

Gaurko honetan tristura handia sortzen digun gai berri batekin gatoz; Espainia mailan, zer nolako ondorioak dituen bizi dugun krisiak haurrengan hain zuzen ere.

Krisiaren ondorioz UNICEF gobernuz kanpoko erakundearen arabera, haurren pobrezia %10a igo zen  2008 -2010 bitartean; hau da, bi urtetan 205.000  haur gehiago zeuden egoera horretan. Igoera honen ondorioz, Espainian ia 2.200.000 haur pobreziaren atariaren azpitik bizi ziren, krisi ekonomikoaren eragin handienak pairatzen zituen giza -taldea bilakatuz. Gai honi inguruko bideo hau aurkitu dugu EITBko teleberriko web orrian.

Egoera honen aurrean, neurri eraginkorrak hartu eta egoera hobetzearen alde lan egin beharrean, Save the Children gobernuz kanpoko erakundearen azkenengo ikerketak (2.826.549 arrazoi  izenekoa) egoera gordinagoa bilakatu dela erakusten digu. Azken ikerketa honen esanetan, gaur egun Espainia mailan 2.826.549 haur bizi dira pobreziaren atarian, hau da, estatuko haurren %33,8a. Espainia Europar Batasuneko adingabeen tasari dagokionez zortzigarrena dela ere gaineratzen dute. Ikerketa honek, zenbait haur taldetan egoera oraindik okerragoa dela adierazten du honako datuak luzatuz: pobreziaren atarian bizi diren guraso bakarreko familietako umeen % 45,2ak , gurasoek DBH ikasketarik ez duten umeen % 49,2ak, eta guraso atzerritarrak dituzten umeen % 49,2ak pairatzen dute egoera hau.

Egoera honen aurrean neurriak hartu direla suposatzen da haurren eskubideak bermatu daitezen, baina orduan nola liteke 2010ean haurren pobrezia tasa %29,8koa izatea, 2011n %30,6koa eta 2013an berriz %33,8koa? Nola liteke posible 2,8 milioi haurrek beraien beharrizan ez izatea bermatuta? Non geratzen dira gizarte honetako parte diren, eta biharko helduak izango diren haurren eskubideak? Gehiago zehazteko, haur orok “bizimodu egokia izateko eskubidea, osasuna eta ongizatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantzia, bizitokia, mediku- sorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta baita, gaixotasuna edota elbarritasuna gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere” bermatua dutela uste duzue? Egoeraren larritasuna eta gordintasunaren maila norainokoa den konturatzen gara? Zer deritzozue? Zer egin genezake?

 


Utzi iruzkina: