Kaixo lagunok! Gaurko honetan tristura handia sortzen digun gai berri batekin gatoz; Espainia mailan, zer nolako ondorioak dituen bizi dugun krisiak haurrengan hain zuzen ere. Krisiaren ondorioz UNICEF gobernuz kanpoko erakundearen arabera, haurren pobrezia %10a igo zen  2008 -2010 bitartean; hau da, bi urtetan 205.000  haur gehiago zeuden egoera horretan. Igoera honen ondorioz, Espainian ia 2.200.000 haur pobreziaren atariaren azpitik bizi ziren, krisi ekonomikoaren eragin handienak pairatzen zituen giza -taldea bilakatuz. Gai honi inguruko bideo hau aurkitu dugu EITBko teleberr...